Web
Analytics

DONEZTEBEKO HERRI KROSA: SAILKAPENAK ETA KRONIKA

DONEZTEBEKO HERRI KROSA: SAILKAPENAK ETA KRONIKA
Gaur goizean, igandea, Doneztebeko 46. Herri Krossa ospatu dugu.
Bero handia egin duen arren, korrikalariek ez dute  huts egin eta giro ederrean burutu da proba.
Gizonezkoetan, Aimad Bouziane Neddi izan da garailea, 24:43ko denborarekin. Bigarren postuan Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabal sailkatu da eta hirugarren Gwendal Larqué Sanjurjo.
Emakumezkoetan, berriz, Idoia Nogales Alberdi nagusitu da 28:42ko markarekin. Podiuma Eguzkiñe Zabaletak eta Amaia Etxarte Juaneneak osatu dute.
Herritarren sailkapenean, gizonezkoetan Borja Arregi Muñoz izan da doneztebar onena, Jon Jubera Mariezcurrena eta Santi San Miguelen aintzinetik. Emakumezkoetan, berriz, Amaia Etxarte Juanenea izan da lehen herritarra eta Maider Mindeguia Eleta bigarrena.
Eskerrik asko parte-hartzaile, boluntario, babesle eta ikusle guztiei beste urte batez Herri Krossa posible egiteagatik. 🏃☀️👏
Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg