
ALKAIAGA TRAIL, III. BORTZIRIETAKO KOPAKO BIGARREN PROBA, UZTAILAREN 25EAN IZANEN DA.
Ekainaren 27an Lesakan ospatutako Zubigaineko Kros Herrikoiarekin batera hasiera eman zitzaion III. Bortziriko Kopari eta datozen asteetan, bertze bi hitzordu ditugu: uztailaren 25ean, larunbatean Alkaiaga Trail eta abuztuaren 1ean, larunbatean Gau Krossa.
Alkaiaga Trail lasterketak bi distantzia izanen ditu: 14 urtetik beherakoek 3 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, eta gainerakoek 7 kilometroko eta 300 metroko desnibela duen ibilbidea. Horrez gain, haurrentzako lasterketak izanen dira.
17:00etan haurrentzako lasterketak hasiko dira eta 17:30ean helduentzako.
Izena eman daiteke mezu bat bidalita izen-abizenekin, NANarekin eta jaiotze datarekin [email protected] helbidera edo egunean bertan.
Izen-ematearen prezioa 7 euro izanen da, parte-hartzaileentzako bokata eta istripu-asegurua barne.
Alkaiaga Trail Bortzirietako Kopako bigarren proba izanen da. Oraingoz, Maitane Melero eta Javi Menta buru doaz, eta taldeko sailkapenari dagokionez, Eziรฑin.
GAU KROSSA, ABUZTUAREN 1EAN, LARUNBATEAN
Sei egun pasatu ondoren, uztailaren 1ean, larunbatean, Berako Gau Krossa izanen da eta parte-hartzaileek 7,8 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Izen-ematea www.pb-organisation.com webgunean egin daiteke uztailaren 31 arte, 12 euroren truke. Gehienez 280 dortsal eskainiko dira eta derrigorrezkoa izanen da kopetako linterna erabiltzea.
Sailkapen bakoitzeko lehenengo hiru korrikalariek eta lehen bi kuadrillek Biokeko sariak jasoko dituzte. Kuadrillen kasuan, sailkapen onena izan duten hiru pertsonen puntuak hartuko dira eta gutxienez emakume bat egon beharko da.
Horrez gain, lehenengo bi jubenilek (emakumezkoen zein gizonezkoen sailkapenean) saria jasoko dute, eta parte-hartzaile gehien dituen 18 urtetik beherako kuadrillak 4 bazkari lortuko ditu Mendiko Jatetxean, Ibardin Fundazioak emandakoak.
Korrikalari guztien artean, Ptzel markak emandako 8 frontal zozkatuko dira.
KEDADA GAU KROSSERAKO, ASTEARTEAN, HILAK 28
Gau Krossak 2025eko ibilbide bera izanen du. Hain zuzen, ibilbidea ezagutu nahi dutenentzako, uztailaren 28an, 21:30ean, Frantxia Haltzuet Plazan elkarretaratzea eginen da.













