III. COLACAUEN BUELTIE – IURRETA – 2023
Duela hamarkada batzuk, Cola Cao elikagai markak ibilaldi batzuk sustatu zituen estatu osoan zehar, eta euretako bat Iurretan dago. Udalerriko hainbat puntutuan oraindik ere ikusgai daude garai bateko panel zaharrak, herritarrak gimnasia ariketak egitera animatzen dutenak.
- 11:30 Izen-ematea (2 euro. Abadetxearen alde)
- 12:00 Lasterketa / Ibilaldi familiarra
- 12:45 Lasterketa orokorra
IBILBIDEA:
Plazan hasi, Iturburutik igo, Garaizarko zubia pasa eta Amatzatik behera egingo dute, azkenik, plazan amaitzeko.