Web
Analytics
II. GERNIKA LUMOKO 'ABIXADAN' KROS HERRIKOIA - 2009 - Lasterketak.eus II. GERNIKA LUMOKO 'ABIXADAN' KROS HERRIKOIA - 2009 - Lasterketak.eus

II. GERNIKA LUMOKO ‘ABIXADAN’ KROS HERRIKOIA – 2009

Berritasunekin dator aurtengo `Abixadan´

Korrika bakarrik ez, mendian ere ibili ahalko dira parte-hartzaileak.

 

Aurtengo ` Abixadan´ aurkeztu dute gaur goizean, eta berritasunekin dator 2009an. Hain zuzen, kirol berri bat gehitu zaio ekimenari, eta korrika egiteaz gain, gernikarrek mendi martxa egiteko aukera ere izango dute. “Kirola eta euskara uztartzea da helburua”, euskara zinegotzi Idoia Fernandezek azaldu bezala, eta mendian zein korrika, “kirola euskaraz egin daitekeela frogatu gura dugu”.

Korrika egiteko bi ibilbide ipini ditu Urdaitrik. Ibilbide luzeari 12.00etan emango diote hasiera, eta 3 kilometrokoa izango da. “Hala ere, nahi duenak buelta bi edo hiru egiteko aukera ere izango du”, zehaztu du kiroldegiko zuzendari Aitor Ansotegik. Ibilbide laburra 500 metokoa izango da, eta 12:45ean emango diote hasiera.

Mendi martxari dagokionez, kasu horretan ere bi ibilbide prestatu dituzte Goi Zalekoek. Ibilbide luzea egiteko 09:00etan batuko dira udaletxe aurrean, eta 20 kilometroko mendi martxa egingo dute. Ibilbide laburra, berriz, 10 kilometrokoa izango da, eta 10:00etan aterako dira, udaletxe aurretik baita ere. “Helburua parte hartzea da, eta amaitzerakoan denak Pasealekuan batzea”, aipatu du Goi Zaleko kide Fernando Artetxek.

Izena emateko

Izena emateko epea zabalik dago, eta bai kirol batean zein bestean parte hartu gura duenak kiroldegira jo beharko du. Hala ere, domekan bertan ere izena emateko aukera egongo da, Pasealekuan. 14 urtetik beherakoek euro bat ordaindu beharko dute eta 14 urettik gorakoek bi euro. “Parte-hartzaileei jatekoa, edatekoa eta kamiseta bana emango zaizkie”, azaldu du Ansotegik.

Iturria: Busturialdeko Hitza

Event Details
  • Hasiera data
    2009-12-27 12:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    Gernika-Lumo, Bizkaia
Artxibo
Event Search