Web
Analytics
V. HERRI AMETSA TALAIA MENDI KROSA – 2020 – Lasterketak.eus

V. HERRI AMETSA TALAIA MENDI KROSA – 2020

V. HERRI AMETSA TALAIA MENDI KROSA – 2020

Hiru mendik inguratzen dute Donostia: Igeldok (206 m), Urgullek (125 m) eta Uliak (234 m). Ulia altuena da eta, haren altxorrak direla kausa, Kontserbazio Bereziko Eremu gisan babestuta dago. Hantxe egiten da, urtarrilaren bukaeran (aurten 2020-01-26), Herri Ametsa Talaia mendi krosa mendiko lasterketa. 2020ko edizioa bostgarrena dugu. 15 kilometroko lasterketa bikain horrek hiru hornidura postu ditu eta korrikalariari imajina ezinezko paisaia eder-ederrak eskaintzen dizkio, hiru elementu (itsasoa, zerua eta lurra) elkartuz. Haren bidea mendiko bazterretan eta parke natural batean dago, Talaia bideko zati bat zeharkatuz.

———————————————————-

Donostia se encuentra rodeada por tres montes: Igeldo (206 m), Urgull (125 m) y Ulia (234 m). Ulia es el más alto y, debido a los tesoros que alberga, está protegida como Zona Especial de Conservación. Es ahí donde se celebra la carrera de montaña Herri Ametsa Talaia cross de montaña a finales de enero (este año 26-01-2020). Esta edición será la quinta.
Esta excepcional carrera de 15 km cuenta con tres puestos de avituallamiento y ofrece al corredor insospechados y bellísimos paisajes, conjugando tres elementos (el mar, el cielo y la tierra). Se desarrolla por zonas de monte y un parque natural, recorriendo una parte de la Talaia bidea.

FITXA TEKNIKOA – FICHA TÉCNICA

  • DATA 2020ko urtarrilaren 26an
    ORDUA 10:00
    DISTANTZIA 15Km
    DESNIBEL POSITIBOA 658m
    HORNIDURA POSTUAK * Uliako aparkalekuan 5,5Km
    * Platako itsasargian 11,1Km
    * Herri Ametsa 15Km
    PREZIOA 18 € (egun bertan 22€)
    IRTEERA / HELMUGA Herri Ametsa ikastola
    HELBIDEA Guardaplata bidea 28 20016 Donostia
    EDIZIOA Bostgarrena
    IZEN-EMATEA NON * www.herrikrosa.eus
    IZEN-EMATEKO EPEA * Hasiera: 2019-12-09
    * Amaiera: 2020-01-24
    KUPOA 275 parte-hartzaile
    ADIN MUGA 16 urtetik gorakoak
    TXIPA BEHAR AL DA? Ez
    SARIAK * Sailkapen orokorreko lehen hiruentzat, gizonezkoen zein emakumezkoen sailetan.
    * Beteranoen mailako lehen gizonezkoarentzat eta lehen emakumezkoarentzat.
    * Ikastolarekin harremana duten edo izan dutenen artean (ikaslea, ikasle ohia, aita, ama, langilea edo langile ohia), helmugara aurrena iristen denarentzat.
    OPARIAK * Parte hartzaile guztiei elastiko bat emanen zaie
    * Parte hartzaile guztien artean hainbat opari zozkatuko dira
    * Hamaiketako polita eskainiko zaie
    ALDAGELAK eta DUTXAK * Herri Ametsa Ikastolan (ur beroa mugatua)
    * Bidebietako kiroldegian. (Hemen daude)
    MOTXILA UZTEKO LEKUA Herri Ametsa ikastolan
    DOAKO APARKALEKUA * Herri Ametsa Ikastola
    * San Luis La Salle
    * Bidebieta
    BABESTUTAKO NATURA-GUNEAK * Herri Ametsa Talaia mendi krosa Gune Babestu batetik igarotzen da: Uliako Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE).
    * Hurrengo estekan eremu honen paisaia baloreak eta aberastasun naturalak azaltzen dira

IBILBIDEA – RECORRIDO

AURREKO EDIZIOETAKO BIDEOAK – VÍDEOS DE EDICIONES PASADAS
https://www.youtube.com/watch?v=-CzTX-rMeUU&t (1. EDIZIOA-1º EDICIÓN)
https://www.youtube.com/watch?v=jKLNNDhDIWM&t (2. EDIZIOA-2º EDICIÓN)
https://www.youtube.com/watch?v=J4VlxRUE5YE&t (3. EDIZIOA-3º EDICIÓN)
https://www.youtube.com/watch?v=8rWMSW7EPBY&t (4. EDIZIOA-4º EDICIÓN)

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://kross.herriametsa.com/

Fitxa Teknikoa
Sailkapenak
Etiketak
Publizitatea