Antolatzailea
AGIFES (Asociación gipuzkoana de Familiares y Enfermos Psiquicos) Y FUNDACION WHY NOT?
C/ Portuetxe 47.
20018 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943442366
[email protected]
Data: | 2012/10/07 |
---|---|
Ordua: | 10:00 |
Distantzia: | 5 millas |
Izen-ematea: |
Hasiera: 2012/07/12 (09:00) Amaiera: 2012/09/30 (23:59) |
Probako kupoa: | 1000 Parte-hartzaileak |
Txipa behar du: | Bai |
Adin-muga: | Bai (1920/01/01(e)tik eta 1996/12/31(e)ra artean jaiotakoak) |
Dutxarik baden: | Bai |
Dutxen helbidea: | Benta Berri kiroldegia |
Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
Arropa jasotzeko helbidea: | Benta Berri kiroldegia |
Izen-emate motak
- 10 €DORSAL SOLIDARIOA (LAGUNDU NAHI DUTENENTZAT, BAINA KORRIKA EGIN GABE)
- 10 €INSKRIPZIOA (TXIP HORIA BADAUKATENENTZAT)
- 20 €INSKRIPZIOA + TXIPA (TXIP HORIA BARNE)
Informazio gehigarria
AGIFES elkarteak Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barne eta Why Not? fundazioak 5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa antolatu dute buruko gaixotasunaren inguruan dauden beldur eta aurreiritziei aurre egin eta eritasuna duten pertsonen eta senideen kolektiboa gizartean ikusarazteko asmoz.
Lasterketaren data: 2012ko urriak 7
ZEIN ORDUTAN HASTEN DA KORRIKALDIA?
Goizeko 10:00etan. Garrantzitsua da garaiz etortzea batik bat txipa jaso behar baduzu.
NON DAGO IRTEERA?
EHUko Ignacio María Barriola eraikinean (plaza Elhuyar 1 Donostia) ezarriko da irteerako arkua.
NON JASO DEZAKET KORRIKALARI POLTSA KAMISETA DORTSAL ETA TXIPAREKIN?
Poltsa urriaren 1 eta 6 artean jaso dezakezu Apalategui Kirolak dendan ( Zurriola etorbidea 26. Donostia) arratsaldeko 17:30ak eta 19:30ak bitartean bai eta lasterketako egun berean ere igande goizean 8ak eta 9ak artean EHUko Zuzenbide fakultateko pabiloian (Manuel de Lardizabal pasealekua 2). Gomendagarria da korrikalari boltsa lasterketa egunaren aurretik jasotzea azken orduko pilaketak ekiditeko.
TXIP HORIA
Txip horirik ez daukatenek izen-ematearekin batera jasoko dute berea. Txip horiaren salneurria dendetan 18 eurokoa da baina lasterketa honetako inskripzioarekin batera erosten dutenek 10 eurotan izango dute. Beraz inskripzioari txipa eransten diotenek 20 euro ordaindu beharko dituzte; jada txipa badaukaten korrikalariek aldiz 10 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko.
JANTZI EZAZU LASTERKETAKO KAMISETA!! ETA OPARIREN BAT EGOKITUKO ZAIZU…
Ehunka opari banatuko ditugu partaideen artean. Korrikaldiaren amaieran gutun-azal bana emango diegu LASTERKETAKO KAMISETA DARAMATEN PARTAIDEEI. Ireki eta ikusiko duzu zein opari egokitu zaizun! Ondoren anoa hartzeko mahaien ondoan dagoen oparien mahaiera gertura zaitezke saria jasotzera.
ELKARTASUN DORTSALA
Ez da beharrezkoa korrika egitea Buru Osasunaren aldeko ekimen honetan parte hartzeko. Nahi izanez gero Elkartasun Dortsala eskura dezakezu izen-ematerakoan aukera hori markatuz. Horrela zure dortsala eskuratu ahal izango duzu Apalategi Kirolak dendan edo korrikaldiaren egunean gainontzeko partaideek bezala. Lasterketaren egunean bertan zure dortsalarekin helmugara gerturatzen bazara zure gutun-azala jasoko duzu eta zuk ere oparien zozketan parte hartuko duzu.