1.000 metrokoaz gain, epaileek atletismo Federazioko foto finisharekin kronometratuko dutena eta beraz homologatua izango dena, proba desberdinak burutuko dira goizean zehar Anoetako Mini Estadioan:
10:30etatik 11:15etara, adin desberdinetako haurren probak. Eta 12:00etan, 10.000 metro Solidarioak. Guztira 25 bira emango zaizkio Anoetako Mini Estadioari (400metro/bira). Elkartean bertan eginiko testigu bat Burmuineko Gaitza duen pertsona batek edo hauen senitarteko batek eramango du, hauen atzetik parte hartu nahi duen edozein pertsona korrika joango delarik. Asmoa momentu oro atletismoko pistan zehar jendea korrika egiten egotea da lasterketa amaitu bitartean. (Ikusi programa osoa atxikitutako dokumentuan).
* FEDARATUEK ETA FEDERATU GABEEK PARTE HARTU AHAL IZANGO DUTE. (Serie desberdinetan banatuak, izen-emate kopuruaren arabera).
PARTE HARTZAILE BAKOITZAK KAMISETA BAT IZANGO DU OPARI ETA SARI DESBERDINEN ZOZKETAN SARTUKO DA:
Bi lagunentzako afaria ARAETA Jatetxean
Txiki-Park CAMELOT-erako sarrera
6 Sagardo botilako bi kutxa PETRITEGI Sagardotegia
3 orduko Talaso-Zirkuitua Donostiako LA PERLAN
Talaso-Zirkuitua Donostiako LA PERLA-erako 5 sarrera.