Web
Analytics
I. BERROETAKO MENDI LASTERKETA - 2017 - Lasterketak.eus I. BERROETAKO MENDI LASTERKETA - 2017 - Lasterketak.eus

I. BERROETAKO MENDI LASTERKETA – 2017

I. BERROETAKO MENDI LASTERKETA - 2017

I. BERROETAKO MENDI LASTERKETA – 2017

Data eta ordua

    Berroetako Mendi Lasterketa 2017ko ekainaren 18an izango da eta Berroetako plazan emango da irteera goizeko 9,00etan. Dortsal banaketa goizeko 8,00etatik.

Ibilbidea

    16,55 kilometrotako ibilbidea izango da, Berroeta inguratzen duten mendietan zehar. Lasterketak 1.420 metroetako desnibela izanen du. Neurketak ez daude homologatuta.

Parte-hartzea

    18 urtetik gorako kirolari guztiek parte hartu dezakete, federaturik egon edo ez. Baina 300 parte-hartzaile onartuko dira gehienez.
    Arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintzak bete beharko dira.

Izen ematea

    Gehienez 300 korrikalarik parte hartu dezakete. Inskripzioa internet bidez soilik egingo da, herrikrosa.eus webgunean, apirilaren 20tik ekainaren 5era, data hauetatik kanpo ez dira inskripziorik onartuko.

Prezioa

    20€ izango da inskripzioa federatuentzako eta 22€ ez federatuentzako. Ordainketa honek eskubidea ematen du proban parte hartzeko, erantzunkizun zibila eta istripuetarako aseguroa izateko. Eta antolakuntzak eskaintzen dituen zerbitzuen erabilketan. Lasterkariak bakarrik izango dute luntxean eta sarien zozketan parte hartzeko eskubidea.

Seinaleztapena

    Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko balizaje-zintekin. Kilometro-erreferentziak ibilbide osoan zehar jarriko dira.

Hornidura

    Sei postu jarriko dira, (3 likido/solido eta 3 likido). Lasterketa amaitutakoan luntx bat izango da parte-hartzaile guztientzat.IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES

www.herrikrosa.eus

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

https://berroetasaioa.wordpress.com

Event Details
  • Hasiera data
    2017-06-18 09:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    BERROETA (BAZTAN), NAFARROA
Artxibo
Event Search