2010eko uztailaren 16an, Arrastaka mendi elkarteak antolatuta Gipuzkoatik barrena igaroko den “ehun milak” proba egingo da.
Lasterketa bere osotasunean Euskal Herritik igaroko da, zehazki Gipuzkoako lurralde historikotik, eta mendiz zeharkatuko ditu Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak.
Ibilbidea Gipuzkoa barneko leku dotoreenetatik igaroko da, pagadi eta hariztietatik barrena Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan sartuz. Era berean, inguruko gailurrik garaienak igoko dira. Goierriko eskualdean Txindoki (1.346), Ganbo (1.402) eta Aizkorri (1.528), Urola-Kostan Erlo (1.026), Urola-Garaian Izaspi (967) eta Hernio (1.075) Tolosaldean.
Informazio gehiago / Más información:
www.ehunmilak.com
IRTEERA ARGAZKIAK – FOTOS DE LA SALIDA