Web
Analytics

I. HONDARRIBIKO BOST MILIAK

Antolatzailea

RUGBY CLUB IRUN
c/ IZAGA Nº 3 BAJO.
20303 – Irun (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943624960
[email protected]

 
Data: 2013/06/16
Ordua: 11:00
Distantzia: 8,46km
Izen-ematea: Hasiera: 2013/05/20 (12:00)
Amaiera: 2013/06/14 (18:00)
Probako kupoa: 350 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Foru Kalea Polideportivo
Arropa jasotzeko zerbitzua: Ez
 

Izen-emate motak

  • 11 € HORIZ CHIP
  • 13 € CHIP RENT

IZENEMATEAK

http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=807

 

ARAUDIA – REGLAMENTO

1go Artikulua Irun Rugby Taldeak eta Sport Mundik I. Hondarribiko Bost Mila laisterketa antolatu du 2013ko ekainaren 16rako, jende guztiarentzat, sexu eta nazionalitate guztiak barne direla.  Lasterketa atletismo ohiko proba bat da

2. Artikulua Gutxi gorabehera, 5 milako ibilbidea izango du “Bost milak” eta antolatzaileek behar bezala balizatuko dute ibilbidea. Ibilbidea Foru kalea, Ramon Iribarren, Hondartzako pasealekua, Kirol Portua, Mariñelen Itsas Bidea, Butron Pasealekua, Bidasoa Kalea, Minasoroeta Kalea, San Juan de Dios Plaza, Damarri Kale, Harresilanda kalea, Biteri kalea, Muliate kalea, TTarattenea kalea, Pedro Mourlane Mitxelena, Miatera Ibilbidea, Ramon Iribarren Kaletik joango da

3. Artikulua Antolatzaileen batzordeak denbora 50 minutura mugatzea erabaki du proba lasai egin ahal izateko. Eta parte hartzaile guztiak bukatu ahal izateko.

4. Artikulua Lasterketan parte hartu nahi duten guztiek  Kirolprobak webgunean izena eman edo izen-emate fitxa behar bezala betetzeaz gain, 11 € ordaindu beharko dituzte txip horia izatekotan, txipa alokatzen bada (txuria) 13 € ordaindu beharko dira. Ekainaren 15 arte izango da kopuru hori, baina lasterketaren egunean ordainduz gero, kopurua 15 €-koa izango da, eta lasterketa hasi baino ordubete lehenago ordaindu ahalko da beranduenez.
Bizkarreko zenbakia eta araudi honen ale bat jasoko du izena eman duen korrikalari bakoitzak. Izena emateko epea maiatzaren 20an hasiko da.

5. Artikulua “Generali”rekin harpidetutako aseguru batek bere gain hartuko ditu antolatzearen erantzukizun zibila. Korrikalariek norbanakoaren aseguru bat izango dute. Era berean, lizentzia duten korrikalariak beren lizentziarekin lotutako aseguratzailearekin hitzartutako bermeen onuradunak izango dira .

6. Artikulua Zehaztutako denboraren barruan proba bukatu duten parte-hartzaileen sailkapena egingo da.

7. Artikulua Bizkarreko zenbakiak bular aldean jarriko dira lau kateorratzen laguntzaz, eta ongi ikusiko dira zenbakia eta babeslearen izena.

8. Artikulua Antolatzaileek behar den guztia egingo dute lasterketa era ordenatuan eta disziplinaz burutzeko. Pertsonal eta boluntario trebeek kontrolatuko dute proba, betiere Gurutze Gorriaren (SAMU) laguntzarekin, laguntza medikoa bermatzeko proba egiten den bitartean.

9. Artikulua Antolatzaileek espero dute parte-hartzileak zintzoak eta onestuak izatea, eta arreta jar dezaten kirolaren arauak errespetatzen. Modu horretan, beren ahaleginaz bakarrik baliatuz egin dezaten proba osoa. Era berean, guztiz debekatuta dago kanpotik laguntza jasotzea (edozein modutakoa izanda ere). Guztiz debekatuta dago beste parte-hartzileei trabak jartzea edota kalte egitea. Horretarako, antolatzaileek hainbat Epaile Ofizial ezarriko ditu lasterketaren hasieratik arauak bete daitezen, eta kontuan har dezaten norbaitek hausten dituen arauak ala ez. Norbaitek hausten baditu arauak, antolatzaileen esku geratuko da kirolari hori kanporatzea edo probatik apartatzea.

10. ArtikuluaHauek izango dira kategoriak:
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Seniorrak, 1994-1977
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Beteranen 1go maila, 1976-1964
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Beteranen 2. maila, 1963-1953
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Beteranen 3 maila, 1952 arte
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Juniorrak, 1993 arte

11. Artikulua Sariak
1.:Trofeoa.
2.: Trofeoa.
3.: Trofeoa.

Trofeoa 1go mailako Beterano 1go sailkatuari
Trofeoa 2. mailako Beterano 1go sailkatuari
Trofeoa 3. mailako Beterano 1go sailkatuari
Trofeoa Sailkatutako 1. Juniorrari
Sari hauek ere aplikatuko dira emakumezkoen kategorian
Sariak: Helmugan egingo da sari-banaketa 13:00etik aurrera
1. Sariak ez dira akumulatiboak izango. Korrikalari bakoitzak sari bat besterik ezingo du jaso.
2. Kategoria guztietako irabazleei eskatu ahalko zaie identifikatzeko agiriren bat.

12. Artikulua Antolakuntzak ez du bere gain hartzen lasterketak parte-hartzaileei sortu ahal dizkieten kalteen erantzukizunik. Epai-mahaiak eta antolatzaileek neurri guztiak hartzeko eta araudi hau aldatzeko eskubidea daukate, egoerak hala eskatzen badu. Proban parte-hartzeak berekin dakar araudi hau oso-osorik onartzea. Edozein ezusteko gertatuz gero, antolatzaileek zentzutasunez erabakiko dute, beraiek soilik baitute erabakiak hartzeko ahalmena.
OHARRA: Guztiz debekatuta dago lagunen presentzia bizikletaz probaren ibilbidean.

Event Details
  • Hasiera data
    2013-06-16 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    HONDARRIBIA, GIPUZKOA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2013-06-16 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    HONDARRIBIA, GIPUZKOA
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg