
I. KOROSTIKO IGOERA BERTIKALA – 2026
Apirilaren 25ean Korostiko Igoera Bertikala egingo da Legazpin, Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta.
Goizeko 8:30ean ekingo zaio jarduerari parte-hartzaileen dortsal banaketarekin Legazpiko Udaletxe parean, eta parte-hartzaileak minutuero irtengo dira 9:15etik aurrera.
Proban banaka edo bikoteka parte hartu ahal izango da (mistoa edo sexu berekoa).
Lehen parte-hartzaileen iritsiera 9:45 eta 10:00 artean aurreikusten da.
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Ekitaldia Euskal Herria plazan hasiko da eta parte-hartzaileek Korosti mendiraino igoko dute ibilbidea.
Guztira, 3 kilometroko luzera eta 530 metroko desnibel positiboa izango ditu igoerak.
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:
Arduradunak:
- Beñat Iturbe — 610 962 491
- Unax Urtegi — 688 853 145
Helbide elektronikoa: [email protected]













