Web
Analytics

I. LAKUESTA

20130525_LaKuesta.jpg

 

lakuestaAntolatzailea

Nazaret Zentroa
Aldakonea 36.
20012 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 670498651
[email protected]

 
 
Data: 2013/05/25
Ordua: 16:00
Distantzia: 300 metros
Izen-ematea: Hasiera: 2013/04/10 (00:00)
Amaiera: 2013/05/21 (23:55)
Probako kupoa: 600 Parte-hartzaile
Txipa behar du: Bai
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Nazaret Zentroa, Zona 1 (Aldakonea 36)
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Nazaret Zentroa, Zona 2 (Aldakonea 36)
Web orria: www.lakuesta.com
 

Izen-emate motak

  • 5 € TXIP HORIA BADUZU
  • 6 € TXIP HORIA EZ BADUZU

Izenemateak

http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=769

Informazio gehigarria

–  RED BULL IZANGO DA EKITALDI HONEN BABESLE BAKARRA –

LAKUESTARA IRISTEKO LEKUA ETA ORDUA
 
Behin izen emate guztiak eginda, parte hartzaile bakoitzari korreo bat bidaliko zaio bere dortsal zenbakia eta Zona 1 edo 2an egon beharko duen ordu topearekin (ikus planoa).
 
Gehienezko ordua errespetatzea EZINBESTEKOA da lasterketaren garapenerako, berazPUNTUALITATE ZORROTZA eskatzen da.
 

DORTSALAK JASOTZEKO LEKUA
 
Dortsalak lasterketa egunean bertan Zona 3an jasoko dira (ikus planoa) dortsalak jaso eta berotzeko / lasterketarako prest lekua. 
 
Hizlari eta bi boluntarioen oharrekin, parte hartzaile bakoitzari Zona 1 edo 2tik Zona 3ra noiz jeitsi beharko duen esango zaio.

Dorsalaz gain, Astore kamiseta bat emango dugu partzaide guztientzako. Maiatzaren 15tik aurrera apuntatzen bazara kamisetarik gabe gera zaitez.
 

LASTERKETARAKO PREST 

Hizlariak eta boluntarioek korrikalariei Zona 3tik Irteera Zonara noiz jeitsi behar diren esango diete.

Korrikalariei ARRETA HANDIA eskatzen zaie lasterketetan atzerapenak egon ez daitezen.
 

LASTERKETA ONDOREN

Lasterketa egin ondoren parte hartzaileek seinalaturiko lekuetan txipa itzuliko dute (txuria baldin bada) eta nahi duten lekuan kokatu ahal izango dira hiru baldintza hauek errespetatuz:
 

  1. Helmuga Zona ez eragoztea
  2. Lasterketa ez oztopatzea
  3. Zona 3an ez sartzea

FINALISTAK

  • Banakako modalitatea: 10 marka onenak (koadrilen modalitatean parte hartzen dutenen markak ere kontutan hartuta) banakako finalean egongo dira. Bi final egingo dira: gizonezkoena eta emakumezkoena.
  • Koadrilen modalitatea: 2 koadrila bizkorrenak ( koadrila bakoitzeko lehenengo eta azkeneko bien marken batura) finalean parte hartuko dute.

SARIAK

Sari banaketa finalak bukatu bezain laster izango da. Sariak hauek dira:

  • Banakako gizonezkoen modalitatea: 200 euro + garaikurra.
  • Banakako emakumezkoen modalitatea: 200 euro + garaikurra.
  • Koadrilen modalitatea: 300 euro + garaikurra

GOMENDIOAK

  • Puntualitate zorrotza LAKUESTARA iristeko. Bestela guztion kalterako izango da.
  • Arreta zure irteteko orduari, momentu bakoitzean egon behar duzu lekuari, txipa itzultzeari, finalean zauden begiratzeari,…
  • Errespetua boluntarioen oharrei.

ZENBAIT AHOLKU

  • Hasieratik guztia ez eman. Bestela ez dizugu ziurtatzen, gelditu gabe, helmugara iritsiko zarenik.
  • Ez gelditu lasterketa erdian. Ezin baduzu korrika egiten jarraitu, segi ibiltzen.
  • Izena eman aurretik ziurtatu zaitez lasterketa egiteko sasoian zaudela. Gainerakoan ez apuntatu.

 

Event Details
  • Hasiera data
    2013-05-25 16:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    DONOSTIA, GIPUZKOA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2013-05-25 16:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    DONOSTIA, GIPUZKOA
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg