I. SAN SILVESTRE – BERMEO – 2017
Gaixotasun arraroak dituzten umeei laguntzeko ‘Eutsi gogor, danok batera’ proiektuaren barne, Kate Sarea Elkarteak San Silvestre lasterketa solidarioaren I edizioa antolatu du, domekan, abenduaren 31n.
Bermeoko San Silvestre lasterketa 13:00etan hasiko da Portuko Olatua eskulturaren inguruan eta adin guztietako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, hiru ibilbide egiteko aukera egongo baita: 500 metrokoa (Olatutik Lamerara), 2 kilometrotakoa (Olatua, Lamera, Erremedio kalea, Goiko plaza, Baztarre, San Juan Portale, Zubi Gane eta Lamera) eta 4 kilometrotakoa (2 km.ko zirkuitua bi aldiz).
Dortsalak bi euro dira eta abenduaren 30era arte Intersport dendan daude salgai. Abenduaren 31n, domekan, Lameran, Kiosko alboan, eskuratu ahal izango dira dortsalak. Nagusi zein umeek lasterketa honetan disfrutatzeko aukera izango dute.
Bermeoko alkateak herritar guztiak San Silvestre lasterketan parte hartzera animatu ditu; izan ere, “kirola eginez familian, lagunekin edo banakan ondo pasatzeko aukera paregabea eskainiko digu, eta, aldi berean, gaixotasun arraroak dituzten umeak lagunduko ditugu”.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: