
2010eko uztailaren 15an, Arrastaka mendi elkarteak antolatuta Gipuzkoatik barrena igaroko den “ehun milak” proba egingo da.
Lasterketa bere osotasunean Euskal Herritik igaroko da, zehazki Gipuzkoako lurralde historikotik, eta mendiz zeharkatuko ditu Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak.
Ibilbidea Gipuzkoa barneko leku dotoreenetatik igaroko da, pagadi eta hariztietatik barrena Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan sartuz. Era berean, inguruko gailurrik garaienak igoko dira. Goierriko eskualdean Txindoki (1.346), Ganbo (1.402) eta Aizkorri (1.528), Urola-Kostan Erlo (1.026), Urola-Garaian Izaspi (967) eta Hernio (1.075) Tolosaldean.
FITXA TEKNIKOA:
LUZERA 168Km
DESNIBEL POSITIBOA +/-11.000m
DESNIBEL NEGATIBOA +/-11.000m
IRTEERA ORDUA Ostirala 18:00h
LEHEN PARTAIDEAREN HELMUGARETZEA +/- Larunbata 16:00h
AZKEN PARTAIDEAREN HELMUGATZEA +/- Igandea 18:00h
IRTEERA/HELMUGA KOKAPENA Beasaingo udala
PROGRAMA:
Uztailak 14, osteguna: 17.00-20.00 h dortsalak jasotzea
Uztailak 15, ostirala: 10.00-13.00h dortsalak jasotzea
Uztailak 15, ostirala: 13 h, Pasta party
Uztailak 15, ostirala:13.00-17.00h korrikalariak erabili behar duen materiala daukan poltsak eta dutxarako poltsa uztea
Uztailak 15, ostirala: 17.00tan irteera kontrolaren hasiera
Uztailak 15, ostirala: 18.00tan lasterketaren irteera
Uztailak 16, larunbata: 16.00ak aldera lehen korrikalariaren helmugaratzea
Goierriko bi haundiak
Uztailak 14, osteguna: 17.00-20.00h dortsalak jasotzea
Uztailak 15, ostirala: 10.00-13.00h eta 18.30-20.30h dortsalak jasotzea
Uztailak 15, ostirala: 18.30-22.00h korrikalariak erabili behar duen materiala daukan poltsa eta dutxarako poltsa uztea
Uztailak 15, ostirala: 23.00tan lasterketaren irteera
Uztailak 16, larunbat: goizeko 10-11 aldera, lehen korrikalariaren helmugaratzea-
Uztailak 17, igandea: 18etan irabazleen jakinarazpena eta sari banaketa
Informazio gehiago / Más información:
www.ehunmilak.com
IRTEERA ARGAZKIAK – FOTOS DE LA SALIDA [201]