LASTURKO MENDI LASTERKETA (Camping Itxaspe sari nagusia)
Lasturko herrigunea Gipuzkoako Deba udalerrian
Eguna: 2014/07/19
Ordua: 10:30
Luzera: 12km
Desnibel positiboa: 630m
Inskripzioa internetez: 8€
Egunean bertan: 10€
ARAUDIA – REGLAMENTO:
1.- Lasturko Mendi Lasterketa, uztailaren 19ean, goizeko 10:30etan izango da, Deba Xtreme Kirol Taldeak antolatuta. Irteera eta helmuga Lasturko plazan izango da. Lasturko herrigunea Gipuzkoako Deba udalerrian kokatzen da.
2.- Lastur inguruko mendietan egingo da proba, 12 km.-ko ibilbidean. Honakoa izango da ibilbidea: Lastur, Lizarpe, Gaintxipixa, Lizarpe, Eleutza, Otola, Elkorrieta, Kortaberri, Agerre, Lastur
630 m.-ko desnibel positiboa du eta 624 m.-ko gehiengo altuera Gaintxipixa mendi tontorrean. Irteera eta helmuga puntuak 140m-ko altueran kokatzen dira.
3.- 16 urtetik gorakoek har dezakete parte (Lasterketa egunerako beteak)
Bi maila izango dira:
* Gizonezkoak eta emakumezkoak
4.- Izen emateak. uztailaren 16rarte (11:59) internet bidez www.herrikrossa.com webgunean 8,16€
Probaren egunean 10€ 9:15 eta 10:15 bitartean
5.- Apuntatzearekin batera istripuko asegurua barne izango du partehartzaileak. Gurutze Gorriaren laguntza izango da eskura.
Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa bat egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskua.
6.- Ibilbidea eta kilometroak behar bezala seinaleztatuta egongo dira, kartel eta zinta adierazleekin.
7.- Proban zehar antolakuntzak kontrol guneak jarriko ditu eta bertatik igarotzea ezinbestekoa izango da.
8.- 2 hornidura puntu egongo dira, 4.kman likidoa eta 8.kman likido eta solidoa
9.- Sariak: Gizonezko / Emakumezkoa
1.- Txapela eta udalerriko ekoizleen produktuak
2.- Udalerriko ekoizleen produktuak
3.- Udalerriko ekoizleen produktuak
Udalerriko lehen gizonezko / emakumezkoa
1.- Sari berezia
10.- Dortsalak, lasterketa egunean bertan banatuko dira 9:15etatik 10:15etara.
11.- Lasterketa mendi inguru zein lur pribatuetatik igaroko da. Ingurunea zaintzeko, kontrol-guneetatik kanpo zaborrak botatzea erabat debekatuta dago, hori egiten duena lasterketatik egotziko da.
12.- Dutxak egongo dira helmugan.
13.- Antolakuntzak, proba ordezko ibilbide batetik desbideratzeko, beharrezkotzat jotzen dituen aldaketak egiteko eta, eguraldiak edota beste eragileren batek hala eskatzen badu, lasterketa bertan behera uzteko eskubide osoa izango du.
14.- Partehartzaileek betekizun izango dute istsripuren bat izan duen edonor laguntzea eta kontrol-guneetan edozein ezbeharren berri ematea.
15.- Parte-hartzaileek izango dute euren buruari edota hirugarren pertsonei eragindako kalte ororen erantzukizuna.
16.- Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena Euskal Mendizale Federazioko Mendi Lasterketa araudia kontuan izanda ikusiko da.
17.- Lasterketaren ostatu ofiziala Itxaspe Kanpina da (www.campingitxaspe.com)
Antolatzailea: Deba Xtreme Kirol Taldea
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:
http://www.facebook.com/DebaItziarXtreme
BIDEOA