Web
Analytics

III. 5 MILIA BURUKO OSASUNAREN ALDE

20130929_5_MiliaBurukoOsasunarenAlde.jpg

Antolatzailea

AGIFES (Asociación guipuzcoana de familiares y personas con enfermedad mental)
Paseo de Morlans, 3 Bajo.
20009 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943474337
[email protected] 

 
Data:2014/09/28
Ordua:10:00
Distantzia:8 Km
Izen-ematea:Hasiera: 2014/07/01 (00:00)
Amaiera: 2014/09/25 (23:59)
Probako kupoa:1000 Parte-hartzaile
Txipa behar du:Bai
Adin-muga:Ez
Dutxarik baden:Bai
Dutxen helbidea:Benta Berriko kiroldegia
Arropa jasotzeko zerbitzua:Ez
Web orria:http://www.5millasporlasaludmental.com

Izen-emate motak

  • 10 € DORTSAL SOLIDARIOA (LAGUNDU NAHI DUTENENTZAT BAINA KORRIKA EGIN GABE)
  • 10 € KORRIKALARIEN IZEN-EMATEA (TXIP HORIA BADAUKATENENTZAT)
  • 20 € KORRIKALARIEN IZEN-EMATEA + TXIPA (TXIP HORIA BARNE)
  • 10 € ROLLERRAK (TXIP HORIA BADAUKATENENTZAT)
  • 20 € ROLLERRAK + TXIPA (TXIP HORIA BARNE)
  • 2 € HAURRAK​

IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES

http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1103

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Informazio gehigarria

AGIFES elkarteak 5 MILIA Buru Osasunaren Alde III. Lasterketa Solidarioa antolatu du. Korrikaldi honen helburua da gizartea buru gaixotasuna duten pertsonengana gertura dadin bultzatzea.

Lasterketaren data: 2014ko irailak 28

ZEIN ORDUTAN HASTEN DA KORRIKALDIA?
Goizeko 10:00etan. Garrantzitsua da garaiz etortzea batik bat txipa jaso behar baduzu.

NON DAGO IRTEERA?
EHUko Ignacio María Barriola eraikinean (plaza Elhuyar 1 Donostia) ezarriko da irteerako arkua.

TXIP HORIA
Txip horirik ez daukatenek izen-ematearekin batera jasoko dute berea. Txip horiaren salneurria dendetan 18 eurokoa da baina lasterketa honetako inskripzioarekin batera erosten dutenek 10 eurotan izango dute. Beraz inskripzioari txipa eransten diotenek 20 euro ordaindu beharko dituzte; jada txipa badaukaten korrikalariek aldiz 10 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko.

MAILAK ETA KATEGORIAK

Beteranoak (46 urtetik aurrera)
Senior (26-45 urte artekoak)
Junior (16-25 urte artekoak)

Gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bereiztuko ditugu, bai korrikalarien eta bai rollerren modalitateetan. 16 urtetik aurrerakoentzat baimendutako lasterketa.

NON IKUSI DEZAKET SAILKAPENA?
www.kirolprobak.com webgunean argitaratuko dugu sailkapena.

OPARI UGARI!
Opari ugari banatuko ditugu partaideen artean. Helmugara iristen zarenean, ez ahaztu zure gutunazala jasotzea eta opariren bat egokitu zaizun egiaztatzea!

ELKARTASUN DORTSALA
Ez da beharrezkoa korrika egitea Buru Osasunaren aldeko ekimen honetan parte hartzeko. Nahi izanez gero Elkartasun Dortsola eskura dezakezu! Horrela zure dortsala eta kamiseta jaso ahal izango dituzu Apalategi Kirolak dendan edo korrikaldiaren egunean gainontzeko partaideek bezala. Dortsala Kirolprobak webgunearen bitartez edo Agifesen web orritik eskura dezakezu (www.agifes.org).

HAURREN LASTERKETA
Egun berean haurren lasterketa egingo da eta izen-emateak Kirolprobak webgunearen bidez egin behar dira. 5 eta 15 urte arteko ume eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute bertan. Eurak ere kamiseta eta domina jasoko dute.

KORRILARI POLTSA
Korrikalari poltsak eskuragarri egongo dira Apalategui Kirolak dendan (Zurriola 26) irailaren 23tik 27ra 16:00etatik 20:00etara. Bertan, zuen dortsala, kamiseta eta txipa (erosi baldin baduzue) hartu ahal izango dituzue. Lasterketaren egunean EHUko Zuzenbide Fakultateko eraikin gorrian egongo dira eskuragarri 8:00etatik 9:00etara.

APARKALEKUA
Posible izango da autoak EHUko parkinean uztea, baita Carlos Santamaría eraikinaren aparkalekuan ere, irailaren 28an, 7.45etik 18.00etara bitartean. ADI! 18etatik aurrera ezingo dira kotxeak atera.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://www.5millasporlasaludmental.com/

Event Details
  • Hasiera data
    2014-09-28 10:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    DONOSTIA, GIPUZKOA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2014-09-28 10:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    DONOSTIA, GIPUZKOA
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg