
Antolatzailea
Bostibaieta K.E
Plaza Elixoste 1Bis-1izq.
01170 – Legutiano (Araba/Álava)
Tel.: 945000000
[email protected]
| Data: | 2014/10/19 |
|---|---|
| Ordua: | 11:00 |
| Distantzia: | 15 |
| Izen-ematea: | Hasiera: 2014/09/01 (08:00) Amaiera: 2014/10/17 (23:59) |
| Probako kupoa: | 300 Parte-hartzaile |
| Txipa behar du: | Ez |
| Dutxarik baden: | Bai |
| Dutxen helbidea: | Kiroldegian (gizonezkoak) eta gimnasioan (emakumezkoak) |
| Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
| Arropa jasotzeko helbidea: | Kultur Etxean (Udaletxeko enparantzan) |
FROGAREN ARAUDIA
ART. 1º) Bostibaieta Kirol Elkarteak, JARINDO ALBERTIA mendi lasterketaren hirugarren edizioa antolatuko du, 2014ko urriaren 19an, 15,25 kilometro luzerarekin, 1998ko urtarrilaren 1ª baino lehen jaiotako edonork parte hartu dezakelarik, Federazioaren zigorrik izan ezean eta aldez aurretik dagokion izen ematea egin izan badu.
ART. 2º) Izen emateak kirolprobak web orrialdean soilik egin ahal izango dira 2014ko irailaren 1etik urriaren 17a bitarteko egunetan (6€ federatuak eta 7€ federatu gabeak).
ART. 3º) Dortsalak frogaren egunean bertan jasoko dira, 9:30etatik aurrera Legutioko Kultur Etxean (Udaletxearen aurrean). Dortsala bularrean eraman behar da, ikusgarri, froga irauten duen bitartean.
ART. 4º) Denboraren kontrola egingo da, denbora totala eta helmugara iristearen ordena erregistratuz.
ART. 5º) Irteera Comercio 12. zk kalean egingo da, 11:00etan.
ART. 6º) Lasterketariek beren arropa poltsa itxietan gorde ahal izango dituzte, izen emateak egingo diren leku berean, Kultur Etxean.
ART. 7º) Bi hornidura puntu egongo dira gutxienez, ibilbidearen erdian hornidura likidoa izango da, eta froga bukatzerakoan, likidoa eta solidoa. Hondakinak bereziki mugatutako eremuetan bota beharko dira.
ART. 8º) Txirrinduz zein beste edozein ibilgailuetan laguntzea debekatuta dago, ibilbideak halaxe gomendatzen bait du.
ART. 9º) Txakurrarekin korrika egitea onartuta dago, jabearen ardurapean eta beste korrilalariak ostopatu gabe
ART. 10º) Sari eta garaikurren banaketa azken lasterteketaria helmuga pasa bezain pronto egingo da.
ART. 11º) Helmugako zerbitzuak:
• POLTSAK JASOTZEA: Dortsala aurkeztea ezinbestekoa da.
• ERREKUPERAZIO PUNTUA: Fisioterapeuta adituen eskuetan.
• DUTXAK: Kiroldegian (gizonezkoak) eta gimnasioan (emakumezkoak), biak helmugatik 100 metrotara.
ART. 12º) Izen emandako lasterkariek erantzunkizun zibil eta istripu aseguru bat izango dute. Antolakuntzak ez du inongo erantzunkizunik bere gain hartuko parte hartzaileek lasterketan eragin ditzaketen kalteen gainean.
ART. 13º) JARINDO ALBERTIA III. MENDI LASTERKETAN parte hartzea araudi hau eta Antolakuntzaren aholkuak ontzat hartzea dakar.
IZENEMATEAK / INSCRIPCIONES
6 € MENDIAN FEDERATUAK
7 € EZ FEDERATUAK
http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=1118
IBILBIDEA / RECORRIDO
ARGAZKIAK – FOTOS 2014
http://www.42195.es/fotos/Jarindo-Albertia
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:











