
Antolatzailea
Arrola M.T.
Herriko Enparantza z/g.
20577 – Antzuola (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 636857063
[email protected]
ANTZUOLAKO 8 MILIAK Mendi lasterketa ARAUDIA
-
Data eta lekua: Antzuolako 8 Miliak-en. edizio hau, 2016-ko Otsailaren 14an ospatuko da, irteera goizeko 10:30tan izango delarik.
-
Ibildibea: Proba, Antzuolan hasi (244m) eta 7. kilometroan Irimoko tontorrera helduko da, lasterketako puntu altuenera alegia (876m). Ondoren, puntaz punta, Trekutz-era jaitsi eta azken malda gogor bat igo eta gero, beherantz berriz ere Antzuolara jaitsiko da.
Lasterketak 13,83 kilometroko distantzia izango du eta 836m-ko desnibel positiboa. Ibilbidearen gaineko informazio gehiago ondorengo internet helbidean aurki daiteke:Antolakuntzak, lasterketaren irteera ordura arte, honen ibilbidea aldatu edo berau bertan bera uzteko eskubidea izango du.
-
Parte-hartzea: Lasterketa egunean 16 urtetik gorako atleta, mendizale eta kirolari guztiek izango dute proban parte hartzeko aukera, beti ere arautegi honetan adierazitako guztia onartu eta zehaztutako baldintza guztiak betetzen badituzte.
16 eta 17 urteko lasterkariek, izena ematerako orduan, gurasoen baimen orria bete eta [email protected] e-postara bidali beharko dute. Hau egin ezean erabat debekatuta izango dute lasterketan parte hartzea.Lasterketako ibilbidean dabilen, eta lasterketan izenik eman ez duen inori gertaturiko ezeren erantzule ez da izango antolakuntza.
Izen ematea pertsonala eta besterenganaezina izango da.
Gehienezko parte-hartzea 260 lagunekoa izango da. -
Mailak: (Proba ospatzen den egunean duten adina)
Gizonezkoen maila. Emakumezkoen maila - zen-emateak eta prezioak: www.herrikrosa.eus web orrialdean egingo dira, urtarrilaren 9tik (9:00), otsailaren 11rarte (23:59). Data hauetan egiten diren izen emateak 8€-ko kostua izango dute (izen-ematetik astebeteren barruan ordainketa egiten ez bada, betiere Otsailaren 11-a baino lehen, izen ematea bertan behera geratuko da). Dortsalik libre egonez gero, lasterketa egunean ere izen emateak egin ahalko dira 15€-ren truke, 10:15-ak arte.
Diru zenbateko hauek, zera bermatzen dute:
Proban parte hartu ahal izateko eskubidea.
Erantzukizun zibileko asegurua eta ezbeharretakoa.
Antolakuntzak parte hartzaileendako atondutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea.
Antolakuntzak probarako lor ditzakeen sarien zozketan parte hartzeko eskubidea.
Proban zehar, nahiz amaitu eta gero izango diren hornidura puntuen erabilpena egiteko eskubidea.
Proban egongo den kontsigna zerbitzuaren erabilpenerako aukera.
6. Seinaleztapena: Ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da, kartel adierazleekin eta ageriko baliza-zintekin.
7. Kontrolak: Irimoko tontorrean kontrol gune bat egongo da. Bertatik pasatzea ezinbestekoa izango da, bertan egingo baitira arauzko igarotze kontrolak.
8. Hornidura: 2 postu atonduko dira helmugakoaz gain, 4,8km eta 9. kilometroetan hurrenez hurren. Bertan, besteak beste edatekoa eta jatekoa eskainiko zaie lasterkariei.
9. Igarotze denborak: Korrikalariek, gehienez ere, 2h30' denbora izango dute lasterketa amaitzeko. Hau horrela, denbora hau gainditzen duten parte hartzaileek, behin betiko sailkapenean agertzeko aukera oro galdetuko dute.
Edonola ere, antolakuntzako arduradunek korrikalariak probatik baztertzeko ahalmena izango dute ondorengo kasu hauetan:
- Kronometraje-kontrol ezberdinetan egitea espero den denborak betetzen ez dituztenean.
- Probako arauak hausten dituztenean.
- Ezarritako ibilbideari zehatz-mehatz lotzen ez zaizkionean.
- Erregelamenduzko dortsala ondo ikusteko moduan ez daramatenean.
- Antolatzaileek esandakoari jaramonik egiten ez diotenean.
- Gainontzeko korrikalariekiko kiroltasunez jokatzen ez dutenean.
Baztertua edo kanporatua den parte-hartzaile orok gertuen duen kontrol gunean eman beharko du bere dortsala eta antolatzaileek agindu bezala utzi beharko du proba.
-
Sariak:
Gizonezkoak: 1 Garaikurra
Emakumezkoak: 1 Garaikurra
Herriko lehen gizonezko zein emakumezkoari ere saria. -
Sailkapenak: Sailkapenak, egunean bertan edo hurrengo egunean goizaldeanargitaratuko dira www.herrikrossa.eus web orrian.
12. Dortsalen banaketa: Dortsalak, lasterketako egunean bertan, hau da, Otsailaren 14an, irteera puntuan banatuko dira: Herriko plazan. Goizeko 8:45-etan hasi eta 10:00-ak bitartean.
13. Ingurumena: Lasterketa, bere zatirik handienean, edertasun natural handiko parajeetatik igarotzen da. Hori kontutan izanik, mesedez eskatzen da, ingurunea ahal beste zaintzeko. ZABORRAK, HORNIDURA GUNEETATIK KANPORA BOTATZEA ERABAT DEBEKATUTA EGONGO DA. Oinarrizko arau hau betetzen ez duen korrikalari oro, probatik kanpora utzi ahal izango da.
14. Osasun laguntza: Antolakuntzak, sorospen eta salbamendu zerbitzuak jarriko ditu ibilbideko puntu estrategikoetan.
15. Segurtasuna: Antolakuntzak, ibilbidean, beharrezkoak ikusten dituen aldaketak egiteko eskubidea izango du. Beti ere, probaren egunean izan daitezken arrazoi ezberdinak, parte hartzaileen segurtasuna arriskuan jartzen badute. Eguraldia, ibilbidearen momentuko egoera…
16. Laguntza ezbeharretan: Parte-hartzaileek, betekizun izango dute istripuren bat izan duen edonori laguntza eskaintzea, eta kontrol gune zein anoa postuetan ezbeharren berri ematea.
17. a-Erantzukizuna: Antolatzaileek izen emandako korrikalariek erantzukizun zibileko asegurua eta istripu asegurua izan dezatela arduratuko da eta hortik aurrera eman daitezkeen ezbehar eta arazo ezberdinen aurrean erantzukizunik ez dagokiola onartuko du froga honetan izen ematen duen edonork.
18.b Frogan izen ez emandako norbaitek parte hartuko balu antolakuntza eta asegurua ez dira gerta dakioken ezbeharren aurrean kargu egingo.
DOPINA: Parte hartzaileak kirol garbira atxikiko dela onartzen du.
IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES:
IBILBIDEA: