Emakumeen parte hartzea unibertsitatearen baitan antolatzen diren kirol ekintzetan baxua izaten da, oro har. Berdina gertatzen da herri mailan antolatzen diren kirol ekintza askotan. Kirol profesionalak eta aisialdiko kirolak aurpegi maskulinoa du, baita komunikabideetan eta baita kalean ere. Emakumeei beraien espazioa ematen zaienean, ordea, kirola egiten dutela eta gustatzen zaiela argi ikusten da. Hori dela eta, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko Berdintasun Taldeak bikote mistoen herri lasterketa antolatu du laugarrenez, berdintasunaren aldeko lasterketa izango dena.
Lasterketa 2014ko maiatzaren 16an izango da, ostirala, arratsaldeko 7:30etan.
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintzako Fakultatean izango da.
IBILBIDEA
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: