
I. IZETA BIKOTE MISTOEN MENDI LASTERKETA SOLIDARIOA – 2023
Izeta Sagardotegiak 40. Urteurrena bete du eta zerbait berezia egin nahi dugu. Izeta sendia eta kirola hamarkadetan zehar loturik egon dira, herri-kirolak ezezik, beste kirol guztiak maite ditugu. Familia, natura, kirola, gastronomia eta solidaritatea uztartu nahi ditugu egun berezi honetan.
Izeta Sagardotegiko lurretan, sagastietan barrena, edonork egiteko moduko ibilaldi bat proposatzen dugu. Bikote mistoz osatutako lasterketa herrikoia burutu nahi dugu. Etxeko txikienentzat ere aukera izango da ibilbide egokitu bat egiteko ere.
Aldi berean, Marea Urdinaren helburu solidarioarekin bat egin nahi dugu. Aniztasun funtzionala duten pertsonenganako sentsibilizazioa gizarteratu, eta ahal bada, ekonomikoki ere laguntza bat bideratu.
LEKUA – LUGAR:
Izeta Sagardotegia, Aia
ORDUA – HORA:
9:30 helduen lasterketa. Jarraian haurren lasterketa (<14 urte)
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Ibilbidea nagusia: 6,4km 420.
Haurren ibilbidea
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
https://inscripciones.kronoak.com/eu/ekitaldia/izeta-bikote-mistoen-mendi-lasterketa-solidarioa