Web
Analytics

XII. JARINDO ALBERTIA MENDI LASTERKETA – 2025

XII. JARINDO ALBERTIA MENDI LASTERKETA - 2025

XII. JARINDO ALBERTIA MENDI LASTERKETA – 2025

Urriaren 19an, igandea, Jarindo Albertia XII. Mendi Lasterketa ospatuko dugu eta parte hartzea gustatuko litzaiguke. Lasterketa Legution egiten da, Gorbeialdean dagoen herri txiki batean, Gasteiztik 17 kilometrora. Mendiz eta basoz inguratuta dago, gehienak hariztiak, pagadiak eta pinudiak dira. Zelai berdeak eta Urrunagako urtegiak eskaintzen dizkigun paisaia ikusgarriak ere baditu. Zalantzarik gabe, naturaz gozatzeko leku paregabea da.

IZENEMATEAK / INSCRIPCIONES

https://www.rockthesport.com

IBILBIDEA / RECORRIDO

Bostibaieta K.E.n, altxor hau zurekin partekatu nahi dugu eta mendi lasterketa honetan parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu. Ibilbideak 16 kilometroko distantzia eta 605 metroko desnibel positiboa ditu. Zailtasun tekniko gutxiko mendi-bidezidorretatik eta pistetatik igarotzen da, eta, beraz, lasterketa azkarra gustuko dutenentzat edo mendiko lasterketetan hasten direnentzat oso lasterketa aproposa da.

Lur mota: % 10 asfaltoa, % 40 pista eta % 50 bidezidorra
Distantzia: 15,930 km
Desnibel positiboa: 629 m

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

https://www.instagram.com/bostibaieta_ke/

Event Details

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
Event Tags
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg