Web
Analytics
XXVI. LASARTE ORIA BAI! KROS HERRIKOIA - 2023 - Lasterketak.eus XXVI. LASARTE ORIA BAI! KROS HERRIKOIA - 2023 - Lasterketak.eus

XXVI. LASARTE ORIA BAI! KROS HERRIKOIA – 2023

XXVI. LASARTE ORIA BAI! KROS HERRIKOIA - 2023

XXVI. LASARTE ORIA BAI! KROS HERRIKOIA – 2023

Lasarte-Oria Bai Kros Herrikoiaren XXVI. edizioa urriaren 29an korrituko da, goizeko 10:30ean hasita. Aurkez edizioetan bezala, korrikalariak, patin-lasterkariak eta Ipar Martxako ibiltariak izango dira Geltoki kaleko irteera puntuan (iaz bezala, Ostadarren bulego paretik aterako da). Helmuga berriz, Okendo plazaren sarreran. Parte-hartzaileek 10.000 metroko ibilbidea bete beharko dute (Ipar Martxako ibiltariek, 5.000 metro).

IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES

http://www.ostadarskt.eus/online-inskripzioa/

IBILBIDE ALDAKETA – CAMBIO RECORRIDO

Aurtengo lasterketako ibilbidea aldatzera behartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Krosa ospatzen den asteburuan Allerruko zubia, N1 errepidearen gainekoa, bota egingo dute eta ezinezkoa izango da korrikalariak bertatik pasatzea, alegia, ezingo dute Zubieta aldera pasa. Hori dela eta, ibilbidea aldatu behar izan da.

Oriako elizara arte, apenas aldatzen da (orain arte Oriako frontoiaren parean industria gunera sartzen zen, eta, aurten, errepidetik joango dira). Oriako elizara iritsita, buelta hartuko dute herrira; buelta ez da errepidetik izango, industria-gunetik baizik. Zirkuitu-ibilbideko etxe parean dagoen gasolindegira arte iritsiko dira, hortik Txartel frenteko industria gunera sartuko dira eta Txarteleko errotondara aterako dira. Behin hori pasata, berriro ere pabiloietako errepidea hartuta, Zumaburuko elizaraino iritsiko dira. Puntu horretan, ezkerretara hartuko dute eta Zumaburu auzoa zeharkatu San Miguel okindegira iritsi harte. Hor ere, ezkerretara hartu eta Aldatz hortz-klinika aurretik pasako dira, eta Hipòdromo etorbideko dorrearen aurretik pasatzean, Zubieta aldera hartuko dute. Hortik aurrera ere, ohiko ibilbidea izango dute.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://www.ostadarskt.eus/krosa/

 

Event Details
Event Tags
Artxibo
Event Search