2011ko uztailaren 23an larunbatarekin goizeko 9etan Bidarraiko plazatik abiatuko da
Claude FROMENTEAU trofeoa, sobera goizik utzi gaituen elkarteko kide baten ohoretan izendatu dugu.
Mendi lasterketa hau Bidarrai herritik abiatzen da eta heltzen ere bai. 42 kilometro 195 metro eta 3100 desnibel positibo zango eta begien plazerrarentzat. Laugarren aldikotz abiatuko da aurten ere lasterketa hau, lehen aldikotz parte hartuko duela ‘K42 Adventure Marathon' munduko lehiaketa huntan (www.K42trailrun.com), finala azaroaren 12an ARGENTINAN jokatuko delarik. Egun hortako gizon eta emazte mailako irabazdunek finalarat joaiteko hegazkin txartela bat irabazten ahalko dute.
Zer noiz
– uztailaren 22an ostiralarekin : ongi etorria eta dortsalen eskuratzea 6etatik landa. Gauean "Pasta party"
– uztailaren 23an larunbatarekin : lasterkarientzat gosaria goizeko 5ak30etatik haste, abiatzea 9etan izanen delarik. Egun guzian merkatua, IDOKI labeleko mozkinekin, zaldizkoak…
1h15 etan lehen parte hartzaileen heltzea helmugarat 3ak arte.
Arratsaldean : dutxa, mazaje errekuperatzeko eta trinketeko bazkaria eskainia izanen zaie parte hartzaile guzieri.
Sari emaitea arratsaldeko 4etan
Informazio gehiago / Más información: www.baztandarrak.fr