Web
Analytics
NAFARROA OINEZ eta LASTERKA 2015 - Lasterketak.eus NAFARROA OINEZ eta LASTERKA 2015 - Lasterketak.eus

NAFARROA OINEZ eta LASTERKA 2015

20100919_NafarroaOinezHerriLasterketa.jpg

“NAFARROA OINEZ eta LASTERKA” mendi ibilaldia-lasterketa 2015ko abuztuaren 30ean jokatuko da.

Mendi ibilaldia 7:00etan hasiko da eta mendi lasterketa 9:00etan.

Irteera eta helmuga Elizondoko Foruen Plazan izanen da.

IZEN EMATEA – INSCRIPCIÓN

www.kirolprobak.com web orriaren bidez eginen da.

Izen emateko lotura zuzenak:

IZENA EMATEKO EPEAK:

  • Izen emate epea ireki: 2015 / 06 / 01. 9,00-etan.
  • Izen emate epea itxi: 2015 / 07 / 13. 13,00-etan.

KUOTAK:

LASTERKETAN:

IBILALDIAN:

  • Kirolari federatuek: 28 €.
  • Kirolari EZ federatuek: 30 €.
  • Kirolari federatuek: 14 €.
  • Kirolari EZ federatuek: 16 €.

 

Izen ematearen ordainketak ondokoa bermatzen du:

  • Proban parte hartzeko eskubidea,
  • Asegurua,
  • Antolakuntzak parte hartzaileendako prestatutako zerbitzuak erabiltzeko eskubidea (anoa guneak, kontsigna, dutxatzeko aldagelak, animazio guneak, bezperako ekitaldiak),
  • Ternua kamiseta tekniko pertsonalizatua,
  • Lorpen galtzerdi tekniko pertsonalizatuak,
  • Bazkaria eta
  • Antolakuntzak probarako lortzen ahal dituen sarien zozketan parte hartzeko aukera.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Ibilbidea Baztango mendietan zehar izanen da eta Aldudeko mendi eta herrian sartuko da. 

Luzera 27 km-takoa da eta altura alde positiboa 1660 m.-takoa. Alturarik haundiena Albako Harriko 

1044 m-ak dira eta txikiena, Elizondoko 194 m.-ak.

 Mendigoizaleek aukerako bide motzagoak hartu ahalko dituzte: Belaunetik Berdaitzera Zarkindegitik jarrai-
tuz, Aldudera beheititu gabe, eta Basabarretik Irlintzira Burga eta Maulitx igo gabe ere.

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://www.nafarroaoinez.net/mendi-ibilaldi-lasterketa/

Event Details
Artxibo
Event Search