Web
Analytics
OZTOPOEN GAINETIK - 2023 - Lasterketak.eus OZTOPOEN GAINETIK - 2023 - Lasterketak.eus

OZTOPOEN GAINETIK – 2023

OZTOPEN GAINETIK 2023

OZTOPOEN GAINETIK – 2023

Nafarroa Oinezek antolatutako oztopo proba Etxarri Aranatzen izango da, apirilaren 22an, arratsaldeko 14:00etatik aurrera.

Probaren erronka lasterka egin eta oztopoak gainditzea da eta zailtasuna adinaren arabera egokituta dago. Adibidez, gazteentzat tirolina bat gainditzea edo ur bidoi baten azpitik pasatzea izan daitezke oztopoetako batzuk. Honetan, gazteek zortzi oztopo gainditu beharko dituzte, eta helduek hamabi.

Bi modalitate
Nafarroa Oinezen oztopo proba Euskal Herri osoari irekita dago, eta bi modalitate izango ditu. Batetik, taldeka parte hartzeko proba herrikoia egingo da, eta, bestetik, bakarka aritzeko proba lehiakorra.

Proba herrikoian adinaren araberako taldeek parte hartu ahal izango dute: batetik, lau kidez osatutako 10-14 urteko eta 15-18 urteko taldeek, eta, bestetik, 18 urte baino gehiagoko bost laguneko talde mistoek. Proba horietan, sariak parte-hartzaile guztien artean eginen den zozketan banatuko dira.
Proba lehiakorra, aldiz, bakarka jokatuko da, eta 18 urtetik gorakoentzat bakarrik izango da. Banakako proba lehiakorrean sariak kronometrajearen arabera banatuko dira.

IZEN EMATEA – INSCRIPCIÓN:

https://www.herrikrosa.eus

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

Informazio gehiago jaso nahi izatekotan, antolakuntzaren helbide elektronikora idatz daiteke: [email protected].

https://www.nafarroaoinez.eus

Leave a Comment

Event Details
Artxibo
Event Search