V. PIKUBESTREA – IRURTZUN – 2022
Irurtzungo Pikuxar Euskal Txokoak, Piku Gabonak egitarauaren barruan antolatuta, herri lasterketa antolatu dute San Silvestre egunerako, V. Pikubestrea, hain zuzen.
Abenduak 31, larunbata
* Ordua- Haurrak: 16:30etan; Helduak: 17:00ean
* Irteera: Pikuxar
Antolatzailea: Pikuxar- Piku Gabonak
Gernika plazatik abiatuta, 16:30ean haurrak ariko dira –6 urte bitartekoek 150 metroko proba izanen dute eta 6 eta 14 urte artekoek 300 metroko proba– eta 17:00etan, aldiz, helduak (4,2 km).
Herrian barna zirkuitu polita antolatu dute Pikuxarrekoek, korrikalariak behin eta berriz animatu ahal izateko.