IV. SAN SILVESTRE – BERMEO – 2022
Bermeooko San Silvestre lasterketa solidarioa. Danok batera marea gorria eraikitzen
Abenduaren 18an ospatuko dute San Silbestre lasterketa Bermeon. Dortsala Intersport dendan eros daiteke 3 euroren truke. Marea Gorriaren kamiseta Uhaina eta Aribike dendetan lortu daiteke 6 eurogatik.
augarren San Silbestre lasterketa ere elkartasun lasterketa izango da. Izan ere, antolakuntzak lortzen duen dirua gaixotasun arraroak dituzten umeen tratamenduak ordaintzera bideratuko dute. Tratamendu hauek Osakidetzak ordaintzen ez dituenak dira; hala nola, logopeda edo psikologo zerbitzua.
Abenduaren 18an, 12:15ean jarri dute hitzordua Lameran, eta ibilbide bi egongo dira; laburra, denek egiteko modukoa, eta luzea, lau kilometrotakoa. Laburra Lameratik irtengo da, eta Artza frontoia inguratu ostean berriz ere Lameran amaituko da. Luzearen kasuan, korrikalariek lau bira emango dizkiote kilometro bateko ibilbideari. Hauek ere Lameratik irtengo dira eta laburraren ibilbide berdina egin ostean, Taraskarako bidea hartuko dute. Lamera txikin buelta hartu eta Eskoikiz Kaletik Lamerara bueltatuko dira.
Antolatzaileek Julen Urdaibai korrikalari bermeotarrari oparitu diote lasterketako 001 dortsala. Urdaibai aukeratu dute “beti” egon delako Eutsi Gogor Danok Batera Elkartearen “ondoan”.
Marea Gorria.
San Silbestre lasterketaren esentzietako bat Marea Gorria izaten da, eta, ondorioz, korrikalari guztiak kamiseta gorriarekin parte hartzera animatu ditu antolakuntzak. Eutsi Gogor Danok Batera Elkarteak kamiseta propioak ditu, eta Uhaina eta Aribike dendetan lortu daiteke 6 euroren truke.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: