
XV. SAN SILVESTRE – DEBA – 2025
Abenduaren 31n egingo da kirol proba herrikoia, eta lau lasterketa egingo dituzte: 16 urtetik gorakoen lasterketa nagusia eta 4-13 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako beste hiru lasterketa.
Korrikalari gazteenek Foruen Plazatik irtengo dute, eta adinaren araberako distantzia egingo dute korrika:
- HH4-LH1, 11:30ean aterako dira eta 200 metroko lasterketa osatuko dute.
- LH2-LH6, 11:45ean aterako dira eta 500 metroko lasterketa osatuko dute.
12 urtetik gorakoek, berriz, 5 kilometroko lasterketa osatu beharko dute.
12:00etan irtengo dute Foruen Plazatik, eta Calbeton Zumarditik, hondartza pareko pasealekutik, ibai ondoko pasealekutik eta Kaseta Beltzetik igaro ondoren, leku beretik bueltatuko dira Foruen Plazara.
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
Dagoeneko eskuragarri dauzkazue san silbestre lasterketan parte hartzeko dorsalak turismo bulegoan 8 euroren truke (egunean bertan 10€)
Gaztetxoek debalde izango dute izen ematea.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:











