
V. SAN SILVESTRE – LEMOIZ – 2025
LEMOIZKO V. SAN SILVESTRE HERRIKOIA
ABENDUAREN 31N, 12: 00ETAN
Lemoizko San Silvestre Herrikoiaren bosgarren edizioa da eta haurrek zein helduek parte hartu ahal izango dute.
Proba 12:00etan hasiko da Armintzako portutik abiatuta eta bi ibilbide izango dira:
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
Izen-ematea doakoa da eta egun berean egingo da, goizeko 11:00etatik aurrera lasterketaren irteera eta helmuga postuan.
KATEGORIAK – CATEGORIAS:
14 urtetik beherakoentzako ibilbide laburra, Armintzako herriguneko kaleetan zehar bakarrik egingo dena:
- 6 urtetik beherakoak: zehaztutako 325 metroko ibilbideari itzuli bakarra.
- 7 eta 13 urte bitartean: bi itzuli zehaztutako ibilbidera, 650 metro guztira.
14 urtetik gorakoentzako ibilbide luzea: lau itzuli egingo dira 1.250 metroko ibilbidean, Armintzako herrigunetik hondartza zeharkatu arte Armintzekalde kaletik, 5 kilometro guztira.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:













