
SAN SILVESTRE – SORALUZE – 2025
ABENDUAK 31: San Silbestre lasterketa herrikoia
SAN SILVESTRE LASTERKETA EZ LEHIAKORRA
Haur, gazte eta helduentzat
Eguerdiko 12:00etan, herrigunetik
Bigarren urtez jarraian, urteko azken eguna kirola eginez ondo pasatzen igarotzeko helburuari helduz, San Silbestre herrikoi eta ez lehiakorra antolatu du Kirol Mahaiak. Edozein adinetako herritar orok parte har dezake lasterketan eta izen ematea zabalik dago kiroldegian dagoeneko (egunean bertan ere izena eman ahal izango da).
Aurten, gainera, emakumeen parte-hartzea sustatzeko asmoz entrenamendu saioak antolatu dituzte aurreko asteetan zehar.
Eguerdiko 12:00eta ekingo zaio ekimenari, ibilbidea 5 kilometrokoa izango da aurtengoan eta sei itzuli emango zaizkio herriguneari; hala ere, ez dago guztiak egin beharrik, edozein momentutan sartu daiteke korrikalarien taldetxora.
Aurtengoan, mozorro onenarentzako saria egongo da eta amaieran parte hartzaile guztientzako hamaiketakoa egongo da.
Antolatzaileek parte hartzera animatzen dituzte soraluzetarrak.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:













