
XV. SAN SILVESTRE ZUMAIA – 2025
Lasterketa ez da lehiakorra izango eta beraz, ez da sailkapenik ezta saririk egongo lehenengoentzat.
ORDUTEGIA eta KATEGORIAK – HORARIO y CATEGORIAS:
- 11:00. LH 1-4 mailetako haurrek 250 metro egingo dituzte, Alondegi paretik abiatu eta Eusebio Gurrutxaga plazara iritsi arte.
- 11:00. LH 5 eta 6 mailetako haurrek 1.100 metro egingo dituzte Eusebio Gurrutxaga plazatik abiatuta.
- 11:00. DBH 1 eta 2 mailetako gaztetxoek 1.500 metro egingo dituzte Eusebio Gurrutxaga plazatik aterata.
- 11:30. Nordic walking martxa egingo da. 5.000 metro egin beharko dituzte Gurrutxaga plazatik abiatuta.
- 12:00. Amaitzeko, korrikalari helduak aterako dira Gurrutxaga plazatik. 5.000 metroko bidea izango dute aurretik.
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
Izen-emateari dagokionez, parte hartzaileek ikastetxeetan eta kiroldegian jaso daitezkeen txartelak bete eta, lasterketa hasi aurretik edo bukatzerakoan, irteera/helmuga eremuan egongo diren gutunontzietan sartuko dituzte.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:











