
I. TRAIL AIASTIA SAN MIGUEL – 2025
Irailaren 28an, igandea, Elgoibarko Aiastia – San Miguel auzoak Trail Aiastia – San Miguel probaren lehen edizioa hartuko du. Ibilbide motza eta bizkorra duen mendi lasterketa izango da, trail munduan hasi nahi dutenentzat zein esperientzia duten korrikalarientzat egokia.
📏 Distantzia: 6,35 km
⛰ Desnibel positiboa: 317 metro
🕚 Irteera ordua: Goizeko 11:00etan
📍 Irteera eta helmuga: Aiastia – San Miguel auzoko frontoia
IBILBIDEA
KATEGORIAK
– 14 eta 17 urte bitarteko partaideak (Gazteak)
– 18 eta 47 urte bitarteko partaideak
– 48 urtetik gorako partaideak (Beteranoak)
– Auzotarrak
SARIAK
– Lehenengo korrikalariari TXAPELA
– Lehenengo gizona OTARRA
– Lehehengo emakumea OTARRA
– Lehenengo Beteranoa OPARIA
– Lehenengo Gaztea OPARIA
– Aurpegirik hoberena OPARIA
– Auzoko lehena SARI BEREZIA
– Partaide guztien artean ZOZKETA: BELAUSTEGI JATETXEKO 2 EGUNEKO MENUA
📝 IZEN-EMATEAK
• Prezioa: 5€ • Egunean bertan, frontoian. (9:15 – 10:45)
Frontoian kontsigna, dutxak eta komunak egongo dira.











