V. TXINDOKIKO KILOMETRO BERTIKALA – 2023
Data eta lekua: TXINDOKIKO KILOMETRO BERTIKALA 2023ko maiatzaren 7an ospatuko da, Larraitzen (Abaltzisketa) eta irteera 10:00etan izango da.
Ibilbidea: Lasterketa kronoigoera gisakoa izango da, beraz, banan-banan edo talde txikietan aterako dira korrikalariak. Larraitzetik hasi eta Gaintzako bidegurutzeraino joango dira korrikalariak. Zati hau neutralizatua izango da. Bidegurutzearen parean dagoen bidea hartuko da eta hemen hasiko da denbora kontatzen. Hemendik, Txindokira igoko da lasterketa, Oria Iturritik pasaz eta honen ostean dagoen bihurgunean, ezkerretara dagoen bidea hartuko da, “tximista” deritzon bidean gora eginez eta Txindokiko gailurreraino. Ibilbideak 3,6km-ko luzera eta 980m-ko desnibel positiboa izango du. Eguraldiaren arabera, ibilbidean aldaketak egin daitezke.
Mailak:
- Gizonezkoak:
- Orokorra: 18 urtetik aurrera.
- Juniorrak: 19 eta 20 urte dituztenak, hau da, urte horretan 21 urte betetzen ez dituztenak.
- Jubenilak: 17 eta 18 urte dituztenak, hau da, urte horretan 19 urte betetzen ez dituztenak.
- Kadeteak: 15 eta 16 urte dituztenak, hau da, ez dituzte 17 urte bete behar erreferentzia urtean.
- Herritarrak: Abaltzisketan erroldatuak
- Emakumezkoak:
- Orokorra: 18 urtetik aurrera
- Juniorrak: 19 eta 20 urte dituztenak, hau da, urte horretan 21 urte betetzen ez dituztenak.
- Jubenilak: 17 eta 18 urte dituztenak, hau da, urte horretan 19 urte betetzen ez dituztenak.
- Kadeteak: 15 eta 16 urte dituztenak, hau da, ez dituzte 17 urte bete behar erreferentzia urtean.
- Herritarrak: Abaltzisketan erroldatua
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: