Web
Analytics
URDAZUBIKO KONTRABANDISTEN MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus URDAZUBIKO KONTRABANDISTEN MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus

URDAZUBIKO KONTRABANDISTEN MENDI LASTERKETA

Kartela

KONTUZ 2009. URTEKO DATUAK / ATENCION DATOS 2009

Urdazubiko Salbatore besten barne jokatuko da aurten ere kontrabandisten lasterketa, maiatzaren 23an.

Orain arte Udalak antolatu izan badu ere, aurten gazteak arduratu dira. 10 kilometro eta 300 metroko luzera eta 500 metroko desnibela duen ibilbidea egin beharko dute korrikalariek eta Etxeberrian hasita, Montxo, Elixondokoborda, Azkar, Mitxelenborda eta Atzuan barna pasatu beharko dute, berriz Etxeberrira bueltatu aitzinetik. Tarte horretan, bi hornidura puntu izanen dira eta akaberan, luntxa izanen da. Aipatu, hasierako eta helmugako 300 metroak zakuarekin egin beharko direla, garai bateko kontrabandisten gisara.

Izen-ematea egunean egin beharko da, 8:00etatik 9:30era bitartean eta 10 euro ordainduta.

Lasterketa, berriz, 10:00etan hasiko da.

Sariak gizonezko zein emakumezkoetan berdinak izanen dira: Lehen gizonezko eta emakumeak 100 euro, kopa eta txapela eskuratuko dituzte; bigarrenek 50 euro eta kopa eta hirugarrenek 30 euro eta kopa.

Event Details
  • Hasiera data
    2010-05-15 10:00
  • Helbidea
    Urdazubi - Urdax, NAFARROA
Artxibo
Event Search