Web
Analytics
V. HONDARRIBIA RUGBY CROSS - Lasterketak.eus V. HONDARRIBIA RUGBY CROSS - Lasterketak.eus

V. HONDARRIBIA RUGBY CROSS

20110605_HondarribiaRugbyCross.jpg

 

V. HONDARRIBIA RUGBY CROSS

 

 

 

PROFILA / PERFIL:

 

perfila

ARAUDIA / REGLAMENTO:ARAUDIA

V. Hondarribia Errugbi Krosa
2010eko ekainaren 5a

 

1. Artikulua

Irungo Rugby Taldeak V. Hondarribia Errugbi Krosa antolatu du 2011ko ekainaren 5erako, jende guztiarentzat, sexu eta nazionalitate guztiak barne direla. Lasterketa ez da atletismo ohiko proba bat, kontua ez da izango kilometro batzuk korritzea besterik ez. Ez: Hondarribia Errugbi Krosaren ideia haratago doa. Proba hori mota askotako azaleretan egingo da. Honainokoa irakurrita, ohiko planteamendua dela ematen du, baina hori ez da guztia. Parte hartzera ausartuko diren korrikalariek bidean aurkituko dituzten hainbat oztopo ere gainditu beharko dituzte.

2. Artikulua

Gutxi gorabehera, 11 km-ko ibilbidea izango du Hondarribia Errugbi Krosak eta antolatzaileek behar bezala balizatuko dute hondartzatik Guadalupe gotorlekuraino doan ibilbidea.

3. Artikulua

Helmugaren kontrola. Lasterketa oso gogorra izango denez, antolatzaileen batzordeak denbora 2 ordu t’erditara mugatzea erabaki du proba lasai egin ahal izateko. Eta parte hartzaile guztiak bukatu ahal izateko.

4. Artikulua

Lasterken parte hartu nahi duten guztiek izena-emate fitxa behar bezala betetzeaz gain, 20 € ordaindu beharko dituzte. Ekainaren 12 arte izango da kopuru hori, baina lasterketaren egunean ordainduz gero, kopurua 25 €-koa izango da, eta lasterketa hasi baino ordubete lehenago ordaindu ahalko da beranduenez.

Bizkarreko zenbakia eta araudi honen ale bat jasoko du izena eman duen korrikalari bakoitzak. Izena emateko epea apirilaren 26an hasiko da.

5. Artikulua

“La Estrella”rekin harpidetutako aseguru batek bere gain hartuko ditu antolatzearen erantzukizun zibila. Korrikalariek norbanakoaren aseguru bat izango dute. Era berean, lizentzia duten korrikalariak beren lizentziarekin lotutako aseguratzailearekin hitzartutako bermeen onuradunak izango dira .

6. Artikulua

Ezaugarri hauetako lasterketa batean, proba burutzeko zehaztutako denbora ez da garrantzitsua; hala ere, zehaztutako denboraren barruan proba bukatu duten parte-hartzaileen sailkapena egingo da.

7. Artikulua

Bizkarreko zenbakiak bular aldean jarriko dira lau kateorratzen laguntzaz, eta ongi ikusiko dira zenbakia eta babeslearen izena.

8. Artikulua

Antolatzaileek behar den guztia egingo dute lasterketa era ordenatuan eta disziplinaz burutzeko. Pertsonal eta boluntario trebeek kontrolatuko dute proba, betiere Gurutze Gorriaren (SAMU) laguntzarekin, laguntza medikoa bermatzeko proba egiten den bitartean. Horretarako, anbulantziak eta laguntzarako postu finkoak jarriko dira ibilbidean eta helmugan ere bai. Hornidura-postu bat izango da Guadalupe Gotorlekuan.

9. Artikulua

Antolatzaileek espero dute parte-hartzileak zintzoak eta onestuak izatea, eta arreta jar dezaten kirolaren arauak errespetatzen. Modu horretan, beren ahaleginaz bakarrik baliatuz egin dezaten proba osoa. Era berean, guztiz debekatuta dago kanpotik laguntza jasotzea (edozein modutakoa izanda ere); hala ere, beste jokalarien laguntza jaso ahalko dute oztopoak gainditzeko. Guztiz debekatuta dago beste parte-hartzileei trabak jartzea edota kalte egitea. Horretarako, antolatzaileek hainbat Epaile Ofizial ezarriko ditu lasterketaren hasieratik arauak bete daitezen, eta kontuan har dezaten norbaitek hausten dituen arauak ala ez. Norbaitek hausten baditu arauak, antolatzaileen esku geratuko da kirolari hori kanporatzea edo probatik apartatzea.

 

10. Artikulua

Hauek izango dira kategoriak:
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Seniorrak, 1992-1976
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Beteranen 1go maila, 1977-1965
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Beteranen 2. maila, 1964-1950
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Beteranen 3 maila, 1949 arte
Gizonezkoen eta Emakumezkoen Juniorrak, 1993 arte
Taldeak
Sexu desberdinetako bikoteak

Taldeak edota bikoteak sailkatzeko, partaide guztiak batera iritsi beharko dute helmugara. Taldeek lau partaideak izango dituzte derrigorrez.

11. Artikulua

Sariak

1.:Trofeoa, Txapela eta hainbat sari.
2.: Trofeoa eta hainbat sari.
3.: hainbat sari

Saria Sailkatutako 1. Taldeari
Saria Sailkatutako 1. Bikoteari
Saria 1go mailako Beterano 1go sailkatuari
Saria 2. mailako Beterano 1go sailkatuari
Saria 3. mailako Beterano 1go sailkatuari
Saria Sailkatutako 1. Juniorrari

Sari hauek ere aplikatuko dira emakumezkoen kategorian
Sariak: Helmugan egingo da sari-banaketa 13:30etik aurrera
1. Sariak ez dira akumulatiboak izango. Korrikalari bakoitzak sari bat besterik ezingo du jaso.
2. Kategoria guztietako irabazleei eskatu ahalko zaie identifikatzeko agiriren bat.

12. Artikulua

Behin lasterketa amaituta, antolatzaileek “hirugarren denbora” bat jarriko dute bat korrikalarien esku. Hirugarren denbora horretan hainbat parrillada egingo dira, eta edariak ere eskainiko dira. Horiek doanekoak izango dira parte-hartzaileentzat. Laguntzaileek eta publiko orokorrak prezio merkeetan disfrutatu ahalko dituzte. Arropa zaintzeko zerbitzua izango da, baita dutxatzekoa ere lasterketa amaitzean. Antolatzaileen kasuan izan ezik, ezin da lasterketa txirridaz edo beste edozein ibilgailuz jarraitu. Sailkapena Rugby Club Irun taldearen web orrian (www.hondarribiarugbycross.com) argiratuko da.
Gomendatzen da malla luzeekin eta mahuka luzeko kamisetekin egitea lasterketa.

13. Artikulua

Antolakuntzak ez du bere gain hartzen lasterketak parte-hartzaileei sortu ahal dizkieten kalteen erantzukizunik. Epai-mahaiak eta antolatzaileek neurri guztiak hartzeko eta araudi hau aldatzeko eskubidea daukate, egoerak hala eskatzen badu. Proban parte-hartzeak berekin dakar araudi hau oso-osorik onartzea. Edozein ezusteko gertatuz gero, antolatzaileek zentzutasunez erabakiko dute, beraiek soilik baitute erabakiak hartzeko ahalmena.

OHARRA: Guztiz debekatuta dago lagunen presentzia bizikletaz probaren ibilbidean.

 

Informazio gehiago / Más información: www.hondarribiarugbycross.com

 

Event Details
  • Hasiera data
    2011-06-05 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    HONDARRIBIA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search