Web
Analytics
VI. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus VI. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA - Lasterketak.eus

VI. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA

20110828_LezamakoMugetatikProfila.png

MARTXA ETA LASTERKETAREN DATUAK
DATA

2011n abuztuaren 28an izango da, igandea (2011/08/28). Andra Mari Herriko jaien aurreko igandean.
IBILBIDEA ETA DENBORAK

Ibilbide osoa 25km-koa da..

Mendi martxa ordu 1 eta erdi lehenago abiatzen da (8:30etan) bi proba hauetako partehartzaileek gune teknikoenetan gurutzatu ez daitezen.

Egun berean antolatzen da 8 km-ko Martxa Txikia, antolakuntzak berak umeentzat antolatua, ibilbide alternatibo batetik.

Datu teknikoak, denbora eta kontrolei dagokiena kenduta, berdinak dira Martxarako zein Lasterketarako.

Irteera: Lezamako Andra Mari Eliza (bertatik Lezamako Plazara bideratzen da, eta bertan da eman irteera ofiziala) ordua: 8:30etan Martxa. 10:00etan Lasterketa.

Helmuga: Lezamako Plaza
bukaera ordua, gehienez: 14:00etan Martxa eta Lasterketa

BESTE DATU TEKNIKO BATZUK
kota gorena Ganguren gaina 475 m. Kota baxuena.: Kurutze auzoa 35 m.

Igoeran metaturiko desnibela: 950m

Jeitsieran metaturiko desnibela: 950m

Lurzoru mota:
Asfaltoa eta porlana: 6 km;
Lurrezko pista: 8 km;
Baso eta mendiko bidexkak: 11 km.

Ibilbidearen erlibearen grafikoa:

VI. LEZAMAKO MUGETATIK MENDI LASTERKETA

EUSKAL KOPA
2011ko berri aipagarriena hau da :
Lasterketa – Mendiko Euskal Federazioak mendi lasterketen EUSKAL KOPAN sartu duela beste lau probarekin batera KONTROLAK ETA HORNIKUNTZA POSTUAK

Denbora kontrolak eta hornikuntza postuak:

-Gaztelumendi 5,8. KM (Dortsalen kontrola eta hornikuntza likidoa)

-Parke Botanikoa: 10,5. KM (Dortsalen kontrola. Hornikuntza likidoa+solidoa)

-Lezamako Dorrea: 14,5. KM (Hornikuntza likidoa)

-Ganguren: 18. KM ( Dortsalen kontrola eta Hornikuntza likido+solidoa)

-Meta: 25. KM (Dortsal-denboren kontrola. Hornikuntzak. Osasun Asistentzia)

PARTEHARTZAILEAK ETA IZEN EMATEA
Lasterketa eta Martxako partehartzaile kopurua mugatu egin da aurreko edizioetan bezala partehartzaileen arreta egokia bermatzeko. Lasterketan muga 300ekoa eta martxan 400ekoa da

Izen ematea: Martxa: 13 €
Lasterketa: federauak 15 €, ez federatuak 20 €

Izen ematea probarako prestaturiko WEB orriaren bidez egiten da
( www.lezamakomugetatik.com)

KATEGORIAK ETA SARIAK
3 kategoria daude (orokorra, beteranoak eta Lezama, guztietan emakume eta gizonak)

Kategoria orokorrean lehenengo postuan sailkatuek , gizona zein emakume, txapela jasoko dute.

Lehenengo diren guztiek Lezamako Jesus Jauregi eskultorearen Eskultura- Garaikurra jasoko dute.

Lasteketarako dortsala edo martxarako txartela izan eta ibilbide osoa egin duten guztiek saria jasoko dute parte hartzeagatik (normalean kirol kmiseta eta Lezamako produktu naturalak)

SEGURTASUNA
Edizio honetan antolakuntzak erantzunkizun zibilaren asegurua izango du. Partehartzaileei Antolakuntzak ezarritako Araudia errespetatzera behartzen zaie. Araudi honetan azaltzen ez diren kasu posible horiei mendi Lasterketetarako Euskadiko Mendi Federazioak duen araudia aplikatzen zaie.

2011. urterako Federazioak behartu egiten du Lasterketako partehartzaile guztiek istripu asegurua izatera. Federatuek badute, eta federatuak ez direnen kasuan asegurua kontratatu egin beharko da, eta posible da izena ematerakoan kuota berezi bat ezartzea.

OSASUNA ETA ZERBITZUAK
Aurreko edizio guztietan DYAren laguntza eta dotazioak izan dira Zerbitzuei dagokionez, Lezamako polikiroldegiko komun eta dutxak eskuragarri daude.

2009.eko edizioan Athletic-eko instalazioak ere erabili ziren (kontuan hartuta orain arte, herriko instalazioekin nahikoa izan dela ez da beharrezkoa ikusi Athletic-ekoak berriz ere erabiltzea, nahiz eta beraiek horretarako prestutasun azaldu).

 

 

Informazio gehiago / Más información: www.lezamakomugetatik.com

ARGAZKIAK / FOTOS [2010]

1 Comment
  1. Anonymous

    2011 urteko edizioan Euskal
    2011 urteko edizioan Euskal Mendizale Federakuntzak antolatutako Euskal Kopan sartuta egongo da.

Comments are closed.

Event Details
Event Tags
Artxibo
Event Search