Zumaiako Udalak Zumaiako XIII. Zakila Bira antolatu du. Zumaiako XIII. Zakila Bira, urriaren 3an egingo da, arratsaldeko 17:00etan.. Ibilbidea: Zumaia-Arroa-Iraeta-Aizarnazabal-Oikia-Bedua-Zumaia. Kilometroak adierazteko txartelak egongo dira.
Egunean bertan: hiru ordu laurden lehenago arte Itsaskiroldegian. Prezioa: 13 €. Dortsalak proba egunean banatuko dira. Itsaskiroldegian (9:00-13:00) (14:30-16:30) Antolakuntzak Ardura Zibileko eta istripuko aseguruak izango ditu. DYAren laguntza izango dugu.
Maila bakoitzeko (G-E) lehenengoei garaikurra emango zaie eta partehartzaile guztiei kamiseta.
Sari banaketa 19:15ean izango da.
Zozketa: hainbat opari zozkatuko dira.
Antolakuntzak parte-hartzaile guztiei mediku-azterketa egitea gomendatzen die. Norberak bere gain hartu beharko du kirol jarduerak dakarren arriskuaren erantzukizuna.
Antolakuntzak ez du bere gain hartuko partehartzaileek beren buruari edo beste bati egin diezaiekeen galera, kalte, edota lesioen erantzukizunik.
Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan jasotzen ez dena IAFFen araudia kontuan izanda erabakiko da.
Proba eskualdeko errepideetan egingo denez, partehartzaileak eskuineko bidetik joan daitezela eskatzen da. ANTOLAKUNTZAK egindako iradokizunak errespetatzen ez dituzten atletak BAZTERTURIK geratuko dira.
Lasterketa ixteko kotxe-erratza jarriko du antolakutzak, eta bidean geratzen diren korrikalariak helmugara eramango ditu.
Gehienezko partaide kopurua: 850.
Irteera arratsaldeko 17:00etan izango da Erribera Kalean. Helmuga, berriz, kale berean egongo da, Pulpo elkartearen aurrean.
I. SORABILLA TRAIL – 2026 Sorabilla Trail lasterketa, 2026 ko abuztuaren 29an ospatuko da. Irteera 10:30etan izango da. Irteera eta helmuga Sorabillako eliza aurrean izango da. IBILBIDEA – RECORRIDO: SORABILLA TRAIL: Sorabilla Trail, Andoain, Aduna eta Zizurkilgo mugetatik igarotzen den...
X. MARIMURUMENDI MARATHON – 2027 2027-07-10 FITXA TEKNIKOA – FICHA TรCNICA: Distantzia 42,195 km Desnibel positiboa 2300 m Bide motak %5 asfaltoa / %35 pista / %60 bidea Irteera ordua Larunbata, 08:00 Lehenengo partaidearen helmugaratzea 3,5-4 ordu inguru (igandea 11:30-12:00)...