Web
Analytics

XIV. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA – 2026

XIV. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA - 2026

XIV. DONOSTIA-HONDARRIBIA TALAIA BIDEA MENDI LASTERKETA – 2026

Donostia-Hondarribia trail-a mendi lasterketen egutegian erreferente izan nahi duen proba berezia, bere lemak dioen bezala itsasoaren gainetik korrika eginten delako…eta baita gurutzatu ere.

Lasterketaren zati handienak TALAIA BIDEA jarraitzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiak ein handi batean egokitua eta bi naturgune babestu zeharkatzen dituena, Ulia eta Jaizkibel mendiak. Hori dela eta gomendatzen da Mendizaletasunerako Praktika onen Dekalogoa jarraitzea.

Ibilbidea Donostiako Gros auzotik Uliara igoz, Kutraia bidetik Platako faroraino, handik Pasai San Pedrora jaisteko eta Donibanera pasatzeko, ondoren Kalaburtzatik gora Jaizkibelera igotzeko lehenengo dorreraino, eta gainetik dorrez-dorre ipar eta hegoaldera ikuspegiak ditugula, Txingurriarrin beheranzko bide luzea hartu arte Biosnar lurmuturreraino, itsasoa ia ukituz Artzukoporturaino iritsiko gara, bertatik Guadalupera igo eta Hondarribiko kasko zaharra zeharkatuz helmugarantz.

Ulia eta Jaizkibel arteko pasabidea antolakuntzak ezarritako txalupen bidez egingo da. Txiparen teknologia bidez itsas zeharkaldian igarotako denbora ez da gaineratuko azken denboran.

IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:

Izen-ematea urtarrilaren 16ean goizeko 10:00etan irekiko da.

AURTEN lehengo urtean bezala EZ DA ZOZKETARIK EGINGO, izena ematea momentuan egingo da.

Gutxienez 10 inskripzio dituzten pertsonek, urtarrilaren 7tik 13ra izen-ematea ziurtatua izango dute.

Gainerako plazak (500 arte) izen-ematea irekitzen den unean egongo dira eskuragarri, eta, hauek amaitzerakoan, itxaron-zerrenda irekiko da.

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan ekitaldiak@cdfortunake.com helbidean edo 943 314859-ra deituz.

https://www.cdfortunake.com/eu/probak/talaia-bidea-donostia-hondarribia

LASTERKETAREN INFORMAZIOA:

Irteera: 9:30tan Donostia (Kataluinia Plaza- Gros)
Helmuga: Hondarribia (Harresilanda kalea)
Distantzia: 30,8 Km
Goranzko desnibela: 1.300 m
Gehienezko parte-hartzea: 500 korrikalari
Garraioa Hondarribiatik Donostiara: 7:45h-8:00. Jostaldi Udal Pilotalekutik (ikusi kokapena)EZ DAGO garraio antolaturik lasterketa ondoren Donostiara. Garraio publikoa. http://www.ekialdebus.net/
Consigna: Irteeran, Kataluinia plazan, jasotzea helmugan.

Antolatzailea

C.D. FORTUNA K.E.
Paseo Pío Baroja 47.
20008 – Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa/Guipúzcoa)
Tel.: 943214900
[email protected]

PROFILA / Perfil

DONOSTIA HONDARRIBIA MENDI LASTERKETA

INFORMAZIO GEHIAGO / MÁS INFORMACIÓN:

www.cdfortunake.com

Event Details

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg