ASTE NAGUSIA XV. HIRI KROSA antolatzen du, lasterketa herrikoia eta federatuta asfaltoan.
2. DATA / LEKUA
Lasterketa, Bilbon 2011eko abuztuaren 26an ospatuko da. Nahi duten guztiek parte har dezakete, sorterria edozein izanik, eta federatua egonik ala ez. Aurretiaz izena eman beharra dago.
3. DISTANTZIA- KRONOMETRAJEA
Lasterketa, 18 urtetik gorakoentzat 6.000 m-takoa izango da, elbarrituak 3.000 m-takoa, 12 urtetik 17 urtetara 1.500 m. eta 11 urte artekoak 700 m-takoa. Bizkaiko Federazio Atletikoaren Epaile eta Kronotetradore Komite baten eskuetan geldituko da kronometrajea.
4. IRTEERA ORDUA
Irteera Arenalean izango da, 17:30etan 11 urte baino gutxiagoko neskentzat, 17:45etan 11 urte baino gutxiagoko mutilentzat, 18:00etan 12-17 urte bitarteko atletentzat, 18:15etan elbarrituentzat eta 18:45etan 18 urtetik gorakoentzat. Helmuga hasitako leku berean kokatuko da.
5. IBILBIDEA
UMEAK (11 urte baino gutxiago): Irteera Arenaiean – Arenaleko zubia – Nafarroa kalea, plaza biribileraino eta itzulia Arenalera.
GAZTEAK (12-17 urte); Irteera Arenalean – Vda. Epalza – Sendeja – bira Ernesto Erkorekan (Bilboko udaletxea) – Vda. Epalza – Arenala – Arenaleko Zubia – Nafarroa, Zirkuiar.Enparantzararte eta itzulia Arenaleraino.
ELBARRITUAK: Irteera Arenalean – Vda. Epalza – Sendeja – bira Ernesto Erkorekan (Bilboko Udaletxea) -Vda. Epalza – Arenala – Arenaleko Zubia – Nafarroa kalea, Plaza Biribileraino eta itzulia Arenaleraino, 2 buelta.
HERRIKOlAK ETA FEDERATUAK: Irteera Arenalean -Vda. Epalza – Sendeja – bira Ernesto Erkorekan (Bilboko udaletxea) – Vda. Epalza-Arenala -Arenaleko Zubia – Ripa – UriPitarte pasealekua – Ingeleseko kanpa kaia – Guggenheim – Ebaristo Txurruka kaia – Abando Ibarra – Euskalduna Jauregia eta itzulia leku berberetik Arenalerarte.
6. IZEN-EMATEA
Uztailaren 11tik aurrera. Guztira 1.600 dorsal banatuko dira, 350 umeentzat, 150 gazteentzat, 15 elbarrituentzat eta 1.085 herrikoientzat eta federatuentzat. Izen-emateko egin klik HEMEN
7. DORSALAK JASOTZEA
Uztailaren 11tik abuztuaren 19ra Bilboko Konpartsen lokalean, Zabalbide 5, goizeko 11etatik eguerdiko 1tara. Abuztuaren 22tik 25era Mekauen txosnan arratsaldeko 3tatik 6etara.
8.SARIAK
Lehen hiru gizon sailkatuek trofeoak eta opariak jasoko dituzte.
Lehen hiru emakume sailkatuek trofeoak eta opariak jasoko dituzte.
Lehen hiru sailkatuek elbarritu edota atletak 12-17 urte bitartekoak trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
Leher gizon bilbotar eta lehen emakume bilbotar trofeo bana jasoko dute.
Lasterketa amaitzean beste partehartzaile guztiei Bilboko Konpartsako kamiseta bat, opariak eta jateko eta edateko hornikuntza izango dute.
9. SAlLKAPENAK
Sailkapena honako lekuetan ikus dezakezue: www.bilbokokonpartsak.com.
10.BETEBEHARRAK
Antolakuntzak ez du frogaren bitartean ikusleei zein atletei gertatu ahal zaizkien kalteen ardura hartzen,ezta hirugarren batzuk parte-hartzaileak diren atletei eragin ahal ditzaketen kalteetan ere.
Izena eman gabe parte hartzen duenak bere kabuz ibiliko da, erantzunkizuna berea izanez.
Izena ematea, honako arauak onartu egiten dira.
11. ALDAKETA
Erakundeak proban edozein aldaketa egiteko eskubidea izango du, egoerak horrela exijituko balu
XXVIII. ASTE NAGUSIA HIRI KROSA – 2026 DATA eta LEKUA – FECHA y LUGAR Lasterketa, Bilbon 2026ko abuztuaren 28an ospatuko da. KATEGORIAK eta IBILBIDEAK – CATEGORIAS y RECORRIDOS TXUPETEAK & TXIKIAK (200 dortsal) DISTANTZIA: 450 m URTEA: 2021-2026 IRTEERA: 17:00 BENJAMIN AURREKOAK...
VII. WOP CHALLENGE BILBAO-BIZKAIA – 2026 WOP Challenge Bilbao-Bizkaia 2026 es una prueba deportiva (running/Trail y marcha) internacional, por equipos, se celebra los dÃas 24 y 25 de octubre en el territorio de Bizkaia, con llegada en la ciudad de...