Lasterketaren ordutegia eta ezaugarriak :
Uztailaren 18an, larunbata, ospatuko da « Atharratze – Maddalen –Atharratze » lasterketaren 14 garren edizioa, 13KM420-ko ibilaldi berriarekin. Aurten ere, ihaz bezela, Frantziako Sailkapen nagusirako baliogarria izango da. Irteera Atharratzeko emparantza nagusian emango da goizeko 10-tan, helmugaren leku berdinean.
Harrera eta dortsalen banaketa :
Atharratzeko amparantza nagusian dagoen turismo bulegoan uztailaren 18-an, larumbata goizeko 8-retatik aurrera.
Partaidetza :
Lasterketan parte hartzeko FFA atletismoko lizentzia behar da. Bestela, bi aukera daude.
– FFTRI, FSGT, UFOLEP, UNSS edo FSCF motako lizentzia behar da txapelketan korrikan (edo ibiltzen) aritzeko gaitasuna azalduz.
– Urte bat baino gutxiagoko sendagilearen egiaztagiri bat txapelketan korrikan (edo ibiltzen) aritzeko inungo eragozpenik ez dagoela azalduz.
Erantzukizuna :
Lasterketarentzat antolatzaileek erantzukizun zibila aseguru bat hartu dute. Lizentziadunek lizentziari dagokion garantiei daude lotuak zihurtetxearen bidez. Gainontzekoek pertsonalki hartu beharko dute aseguru bat.
Zirkulazioa :
Antolakuntzako ibilgailuek daukate bakarrik ibildidean egoteko baimena.
Izen-emate eskubidea :
10€-ren trukez.
Hornidura :
6 anoa-postu egongo dira : 5 ibildidean zehar eta 1 helmugan.
Sari banaketa :
Atharratzeko enparantzan 13 h-tan aperitibo baten aurretik.
Epaimahaia :
Araudian aldaketak egiteko eskubidea gordetzen du epaimahaiak. Irteera eman aurretik jakin araziko dizkie lasterkarieie hartutako erabakiak.
Informazio gehiago / Más información: www.xiberotarrak.com