Web
Analytics
XVII. KARAKATEKO IGOERA - 2010 - Lasterketak.eus XVII. KARAKATEKO IGOERA - 2010 - Lasterketak.eus

XVII. KARAKATEKO IGOERA – 2010

Karakateko igoera Elgoibarko Plaza Handia eta Karakateko Muneta gaina lotzen dituen lasterketa da. Helburua, ahalik eta denbora gutxienean, bi puntu hauek banatzen dituzten 3,8 kilometroak eta 700 metroko desnibela egitea da, horretarako, korrikalari bakoitzak nahi duen bidea aukera dezakelarik.

Parte hartu nahi duzuenok Elgoibarko Plaza Handian agertu besterik ez duzue egin behar, irteera goizeko 11:00etan izango delarik. Izen ematea doakoa da. Dakizuen bezela ibilbidea ez da markaturik egongo eta partaide bakoitzak egokien deritzon bidea hartu ahal izango du.

Honen harira eta zenbait partaideren galderari erantzunaz zera adierazi nahi dizuegu: azken zatian gehienok hartzen duzuen bidea (iturritik ezkerrera doan bidezidorra) ez dugula garbituko, Karakateko Igoerak duen filosofiari jarraiki.

Joan zen urteko ekimenarekin jarraituz urten ere Igoerako azken metroak aurpegirik onenarekin egiten dituen partaideak saria jasoko du.

Hona hemen banatuko ditugun sariak:

1. sailkatua: Txapela eta Mausitxako Idiazabal gazta
1. emakumea: Txapela eta Mausitxako Idiazabal gazta
1. elgoibartarra: Mausitxako Idiazabal gazta
1. neska elgoibartarra: Mausitxako Idiazabal gazta
Aurpegirik onena: Idiazabal gazta

Horrez gain partaide guztiak lasterketa ondoren eskainiko dugun bazkarira gonbidatuta daude.

Honen bidez denori luzatu nahi dizuegu parte har dezazuen gonbidapena edo parte hartzeko asmorik ez baduzue ikustera etortzekoa.

Honako linkean daukazue joan zen urteko kronika: http://www.elgoibarren.net/content/view/2055/11/

Ekintza zuen gustokoa izango delakoan jaso agur bero bat.

Morkaiko Mendizale Elkartea

Telf. 943 74 0297
www.morkaiko.net

Joatekoa bazara atxikitu zaitez Facebook-en ekintza honi

 

ARGAZKIAK / FOTOS [2010]

Event Details
  • Hasiera data
    2010-11-20 11:00
  • Kategoria
  • Helbidea
    ELGOIBAR, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search