Web
Analytics

XVIII. ASTE NAGUSIA HIRI KROSA

20140822_AsteNagusiaHiriKrosa.jpg

aste nagusia hiri krosa bilbo1. BILBOKO KONPARTSAK

ASTE NAGUSIA XVIII. HIRI KROSA antolatzen du, lasterketa herrikoia eta federatuta asfaltoan.

2. DATA / LEKUA

Lasterketa, Bilbon 2014ko abuztuaren 22an ospatuko da. Nahi duen guztiak parte har dezake, sorterria edozein izanik, eta federatua egonik ala ez. Aurretiaz izena eman eta dorsala hartu beharra dago.

3. KATEGORIAK

  • TXUPETEAK eta TXIKIAK: 2008 eta ondoren jaioak. 300 dorsal banatuko dira.
  • PRE-BENJAMIN, BENJAMIN eta ALEBIN : 2002-2007an tartean jaioak. 250 dorsal banatuko dira.
  • HAUR, KADETE eta GAZTEAK: 1997-2001ean tartean jaioak.  150 dorsal banatuko dira.
  • GURPIL-AULKIAK.  15 dorsal banatuko dira.
  • JUNIOR, PROMESA, SENIOR eta BETERANOAK: 1996 eta aurreko urteetan jaioak.  1200 dorsal banatuko dira.

4. DISTANTZIA- KRONOMETRAJEA

Lasterketa, JUNIOR, PROMESA, SENIOR eta BETERANOAK kategorientzat 6.000 m-takoa izango da, GURPIL-AULKIAK kategorientzat 3.000 m-takoa, HAUR, KADETE eta GAZTEAK kategorientzat  1.500 m, PRE-BENJAMIN, BENJAMIN eta ALEBIN kategorientzat 650 m-takoa eta TXUPETEAK eta TXIKIAK kategorientzat  400 m-takoa. Bizkaiko Federazio Atletikoaren Epaile eta Kronometradore Komite baten eskuetan geldituko da kronometrajea.

5. IRTEERA ORDUA

Irteera Arenalean izango da:

  • 17:00etan “PRE-BENJAMIN, BENJAMIN eta ALEBIN” kategoria, neskak
  • 17:15ean “PRE-BENJAMIN, BENJAMIN eta ALEBIN” kategoria, mutilak
  • 17:30ean “HAUR, KADETE eta GAZTEAK” kategoria, neskak
  • 17:45ean “HAUR, KADETE eta GAZTEAK” kategoria, mutilak
  • 18:00etan “GURPIL-AULKIAK” kategoria
  • 18:20an “TXUPETEAK eta TXIKIAK” kategoria, neskak
  • 18:30ean “TXUPETEAK eta TXIKIAK” kategoria, mutilak
  • 18:45ean “JUNIOR, PROMESA, SENIOR eta BETERANOAK” kategoria

Helmuga hasitako leku berean kokatuko da.

6. IBILBIDEA

  • TXUPETEAK ETA TXIKIAK: Irteera Arenaiean – Arenaleko zubia eta itzulia Arenalera.
  • PRE-BENJAMIN, BENJAMIN ETA ALEBIN: Irteera Arenaiean – Arenaleko zubia – Nafarroa kalea, plaza biribileraino eta itzulia Arenalera.
  • HAUR, KADETE ETA GAZTEAK; Irteera Arenalean – Vda. Epalza – Sendeja – bira Ernesto Erkorekan (Bilboko udaletxea) – Vda. Epalza – Arenala – Arenaleko Zubia – Nafarroa, Zirkuiar.Enparantzararte eta itzulia Arenaleraino.
  • GURPIL-AULKIAK: Irteera Arenalean – Vda. Epalza – Sendeja – bira Ernesto Erkorekan (Bilboko Udaletxea) -Vda. Epalza – Arenala – Arenaleko Zubia – Nafarroa kalea, Plaza Biribileraino eta itzulia Arenaleraino, 2 buelta.
  • JUNIOR, PROMESA, SENIOR eta BETERANOAK: Irteera Arenalean -Vda. Epalza – Sendeja – bira Ernesto Erkorekan (Bilboko udaletxea) – Vda. Epalza-Arenala -Arenaleko Zubia – Ripa – UriPitarte pasealekua – Ingeleseko kanpa kaia – Guggenheim – Ebaristo Txurruka kaia – Abando Ibarra – Euskalduna Jauregia eta itzulia leku berberetik Arenalerarte.

 

bilboko hiri krosa

7. IZEN-EMATEA

HAUR, KADETE eta GAZTEAK izan ezik gainerako kategoriak beteta daude

Beste kategorietan izen-emateko klikatu HEMEN eta bete ezazu formularioa.

8. DORSALAK JASOTZEA

  • Uztailaren 28an, 29an eta 30ean eta abuztuaren 4an eta 5ean arratsaldeko 6etatik 8etara, Bilboko Konpartsen lokalean (Zabalbide,5)
  • Abuztuaren 20an eta 21ean goizeko 10etatik eguerdiko 12etara, Bilboko Konpartsen lokalean (Zabalbide,5)
  • Lastekerta egunean bertan, arratsaldeko 3etatik lasterketa bakoitza hasi baino ordu bete lehenagorarte, Areatzako kioskoaren aurrean.

Azken orduko jende-samalda sahiesteko, eskertuko genizueke dortsala jasotzea lasterketa eguna baino lehenago.

Ez jasotako dortsalak ez ditugu banatuko.

9.SARIAK

Sari banaketa arratsaldeko 7:30etik aurrera izango da, helmugaren ondoan egongo den kamioi eszenatokian.

  • Lehen hiru neska sailkatuek, “txupeteak eta txikiak” kategorian, oro har, trofeoa eta opariak jasoko dituzte
  • Lehen hiru mutil sailkatuek, “txupeteak eta txikiak kategorian”, oro har, trofeoa eta opariak jasoko dituzte
  • Lehen hiru neska sailkatuek, “pre benjamin, benjamin eta alebin” kategorian, oro har, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen hiru mutil sailkatuek, “pre benjamin, benjamin eta alebin” kategorian, oro har, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen hiru emakume sailkatuek, “haur, kadete eta gaztea” kategorian, oro har, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen hiru gizon sailkatuek, “haur, kadete eta gaztea” kategorian, oro har, trofeoa eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen hiru emakume “gurpil-aulkiak” sailkatuek, trofeoak eta opariak jasoko dituzte
  • Lehen hiru gizon “gurpil-aulkiak” sailkatuek, trofeoak eta opariak jasoko dituzte
  • Lehen hiru emakume sailkatuek, “junior, promesa, senior eta beteranoa” kategorian, trofeoak eta opariak jasoko dituzte.
  • Lehen hiru gizon sailkatuek, “junior, promesa, senior eta beteranoa” kategorian, trofeoak eta opariak jasoko dituzte.
  • Leher gizon bilbotarrak eta lehen emakume bilbotarrak, “junior, promesa, senior eta beteranoa” kategorian, trofeo bana jasoko dute.
  • Lasterketa amaitzean beste partehartzaile guztiei Bilboko Konpartsen kamiseta bat, opariak eta jatekoa eta edatekoa emango zaie.

10. SAlLKAPENAK

Hementxe agertuko dira

11. ARGAZKIAK

Bilboko Konpartsen web orrian argitaratuko dira.

12.BETEBEHARRAK

  • Antolakuntzak ez du probak irauten duen bitartean ikusleei zein atletei gertatu ahal zaizkien kalteen ardura hartzen,ezta hirugarren batzuk parte-hartzaileak diren atletei eragin ahal ditzaizkieketen kalteetaz ere.
  • Izena eman gabe parte hartzen duena bere kabuz ibiliko da, erantzukizuna berea izanez. Horretaz parte, eskertuko genieke helmuga ez zeharkatzea.
  • Izena ematean, honako arauak onartu egiten dira.

13. ALDAKETA

Erakundeak proban edozein aldaketa egiteko eskubidea izango du, egoerak horrela eskatuko balu.

Este texto está también disponible en: CASTELLANO

INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN:

http://www.bilbokokonpartsak.com/aste-nagusia/hiri-krosa

 

Event Details
  • Hasiera data
    2014-08-22 11:45
  • Kategoria
  • Helbidea
    BILBO, BIZKAIA

Enter your Google Map API from the Theme Settings panel.

Event Details
  • Hasiera data
    2014-08-22 11:45
  • Kategoria
  • Helbidea
    BILBO, BIZKAIA
Event Tags
Partekatu lasterketa
Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg