Web
Analytics
XVIII. AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA - Diego Garciaren oroimenez - 2011 - Lasterketak.eus XVIII. AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA - Diego Garciaren oroimenez - 2011 - Lasterketak.eus

XVIII. AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA – Diego Garciaren oroimenez – 2011

IZENEMATEA INTERNETEZ / INSCRIPCIÓN INTERNET

IZENEMATEKO LEKUAK / SITIOS DE INSCRIPCIÓN

ARAUDIA / REGLAMENTO

ZIRKUITUA / CIRCUITO

LASTERKETAREN PROFILA / PERFIL DE LA CARRERA

LASTERKETAREN INFORMAZIOA

– Aurten, lasterkariak parte har dezake bere txiparekin. Beraz, bi izen-emateko kuotak daude.

Dendatan: 19 Euro (txiparekin) / 22 Euro (txiparik gabe).

Interneten: 17 Euro (txiparekin) / 20 Euro (txiparik gabe).

Izen-emateko azkeneko astean prezioa 5 Eurotan garestitzen da kasu guztietan.

. – Lasterketa egunean EZ da egongo izen-ematerik eta hauek ostegun gauean itxiko dira.

– Txipak dorsalekin batera lasterketa egunean banatuko dira Julio Urkijo kalean (irteera ondoan), eguerdiko 12tatik aurrera.

– Arropa jasotzeko zerbitzua egongo da, dorsalak banatuko diren lekuan.

– Baita ere, helmugan, txipa bueltatuz eta dorsala erakutsiz, partaide bakoitzari, gorri koloreko kamiseta tekniko bat emango zaio.

– Izena emandakoen artean zozketa batzuk egingo dira.

– Korrikalari bakoitzak aseguru bat izango du, beraz ezinbestekoa da, izen-emateko orduan NAN zenbakia eta Karnet Korredorearen zenbakia jartzea (izanez
gero).

– Autobus zerbitzua egongo da, korrikalariak irteerara eramateko.

– Parte hartzaileek Azpeitiko Igerilekuko aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dituzte (helmugatik 300 metrora dago Igerilekua).

– “HAURTZAINDEGI – LUDOTEKA” ZERBITZUA XVIII.Azkoitia-Azpeitia Maratoi-Erdian parte hartu behar duten lasterkarien seme-alabentzat.

XVIII. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiak, “Haurtzaindegi – Ludoteka” zerbitzua eskainiko du bertan parte hartuko duten korrikalarien seme-alabentzat.

Ekimen horren helburua da, lasterketan gurasoen partehartzea erraztea, emakume eta gizonen kirol-praktikarako berdintasun aukerak sustatuz.

Zerbitzua doan izango da, eta haurren ardura tituludun pertsonen esku egongo da.

EZAUGARRIAK

– Adina: 3-8 urtera artekoei zuzenduta.

– Ordutegia: 15:00etatik -19:30etara.

– Tokia: Txiki-Txoko ludoteka (igerilekutik 50 metrotara).

– Zerbitzu hori erabili nahi duten korrikalari/laguntzaileek aldez aurretik egin behar dute eskaera-erreserba ondoren zehazten diren baliabideak
erabiliz:

Informazio gehiago eta erreserba (kopuru mugatua):

943 150095 – [email protected]

 

Informazio gehiago / Más información: www.sarralle.com/media-maraton

[email protected]

943 815768

kartela 2008

 

 

ARGAZKIAK / Fotos Azkoitia – Azpeitia 2010 (I)
ARGAZKIAK / Fotos Azkoitia – Azpeitia 2010 (II)
ARGAZKIAK / Fotos Azkoitia – Azpeitia 2010 (III)
ARGAZKIAK / Fotos Azkoitia – Azpeitia 2010 (IV)
ARGAZKIAK / Fotos Azkoitia – Azpeitia 2010 (V)
ARGAZKIAK / Fotos Azkoitia – Azpeitia 2010 (VI)
ARGAZKIAK / Fotos Azkoitia – Azpeitia 2010 (VII)

Event Details
  • Hasiera data
    2011-03-26 16:30
  • Kategoria
  • Helbidea
    AZKOITIA, AZPEITIA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search