2010eko Apirilak 25ean, igandea, izango da Loatzoko XVIII. igoera-jeitsiera.
Amasan (Gipuzkoa).
Izena ematea goizean bertan izango da, goizeko 9tatik 10.15etara Amasako Uxo Toki elkartean.
Izenematea dohainik da eta antolatzaileak ez dira gerta daitezkeen istripuen arduradun egiten.
Irteera ordua goizeko 10.30tan izango da, Uxo Toki Elkartearen aurrean.
Amasako plaza 90 metrotan dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro
irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak.
Amasako frontoian dutxatzeko aukera izango dute partehartzaileek.
Sariak lehenengo 3 gizonezkoentzat eta 3 emakumezkoentzat izango dira.
Ondoren dortsala entregatu duten partehartzaileen artean opariak banatuko dira zozketa bidez.
Animatu!











