Proba hau Espainiako atletismo federazioko (RFEA) egutegi ofizialean dago, eta, araudiaren arabera, ezinbestekoa da lasterkariek RFEAko lizentzia, Euskal Autonomia Erkidegokoa eta/edo Corredor Plus izeneko txartela edukitzea, proba honetan izena emateko. Bestela, ondoren adieraziko ditugun prezioez gain, 3 € ordaindu beharko dituzte, eguneko lizentzia dela eta.
21.edizioa iritsi zaigu Euskal Herriko 21km onenetan. Urtez urte goi mailan mantendu nahi duen proba hau, osasuntsu mantentzen da askoren lanaren eta laguntzari esker. 2014ko martxoaren 22an izango da, Diego handiarekin izango dugun hitzordua. Ordurako, hilabete asko emango ditugu lanean, Azkoitiko eta Azpeitiko zaleei, goi mailako atletismo lasterketa bat eskaintzeko asmoarekin.
Goi mailako probari, II. AZKOITIA-AZPEITIA herrikoia gehituko zaio. Maratoi erdia luze egiten zaion edonorentzat, proba egokia 7,5kmko lasterketa hau eta bi herriak oraindik atletismo zale gehiagoz girotzen duen proba.
Izen emateak internetez zabalik daude eta urtarrilean zabalduko dira izen emateak bi herrietako ohiko puntuetan.
Datorren hilabeteetan emango dizuegu XXI. edizioaren informazio gehiago.
Antolakuntzaren izenean, eskerrak eman, beste urte batez, gure ondoan izango zareten guztiei.
I. SORABILLA TRAIL – 2026 Sorabilla Trail lasterketa, 2026 ko abuztuaren 29an ospatuko da. Irteera 10:30etan izango da. Irteera eta helmuga Sorabillako eliza aurrean izango da. IBILBIDEA – RECORRIDO: SORABILLA TRAIL: Sorabilla Trail, Andoain, Aduna eta Zizurkilgo mugetatik igarotzen den...
X. MARIMURUMENDI MARATHON – 2027 2027-07-10 FITXA TEKNIKOA – FICHA TรCNICA: Distantzia 42,195 km Desnibel positiboa 2300 m Bide motak %5 asfaltoa / %35 pista / %60 bidea Irteera ordua Larunbata, 08:00 Lehenengo partaidearen helmugaratzea 3,5-4 ordu inguru (igandea 11:30-12:00)...