Web
Analytics
XXVIII. CROSS POPULAR SAN HILARIO KROS HERRIKOIA - Lasterketak.eus XXVIII. CROSS POPULAR SAN HILARIO KROS HERRIKOIA - Lasterketak.eus

XXVIII. CROSS POPULAR SAN HILARIO KROS HERRIKOIA

 

Ordua Zirkuitoa Kategoria Jaioturtea
10:00 2.000 m. Kadeteak 1996 eta 1997
10:15 1.500 m. Haurrak 1998 eta 1999
10:30 1.200 m. Kimuak 2000 eta 2001
10:45 6.500 m. Seniorrak Gazteak eta Juniorrak 1995 eta aurrekoak
11:30 600 m. Benjaminak 2002 eta 2003

Araudia

  1. Lasterketak Denon Artean Denetikkutxako enplegatuen elkarteak antolatuko ditu, eta proba horietan elkarkideek, enplegatuek, familiartekoek, lagun eta adiskideek, atleta federatuek, atleta herrikoiek, etab.ek, parte hartu ahal izango dute.
  2. Lasterketak horretarako berariaz Miramongo Parke Teknologikoaren eremu asfaltatuan ezarritako zirkuituan egingo dira, aurreko koadroan zehaztutako orduetan, eta hor bertan adierazitako luzeran.
  3. Izen-ematea doakoa da. Inskripzioa otsailaren 10a bitartean egin daiteke eguerdiko 14:00ak arte, aladortsalak amaitu arte, orrialde honetan dagoen buletinaren bidez. Dortsalak lasterketaren egunean bertan jasoko dira, goizeko 10:00ak baino lehen.
  4. Antolamendu-mailako arrazoiak direla bitarteko, eta lasterketak ahalik eta modurik onenean egin daitezen, izen-emateak benetan korritzeko asmoa dutenek egin ditzatela eskatzen dugu.
  5. Partaide eta laguntzaile guztiak EUSKAL GIROA ELKARTEKO lagunek prestatutako salda eta txorizo egosia dastatzera gonbidatuak daude.
  6. Lasterketa amaitzean ustekabeko gutunazalak banatuko dira, eta horietan opari ezberdinak joango dira. Parte hartzen duten umeek txokolatezko opil goxo-goxoak ere jasoko dituzte, ohikoa den moduan.
  7. Sariak eta garaikurrak izango dira lasterketa bakoitzeko lehen 3 neska/gizonentzat, txikitxoen mailan izan ezik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren irizpideak jarraituz, kategoria horretan ez baita ez sailkapenik ezta trofeorik ere izango.
  8. Antolatzaileek ez dute beren gain inolako erantzukizunik hartuko, lasterketan parte hartzeko izena emandakoei sor dakizkiekeen kalteak direla medio.
  9. Sailkapen guztiak web honetan eta www.herrikrossa.com helbidean kontsultatu ahal izango dira.
  10. Parte-hartze hutsak Arautegi hau onartzea esan nahi du, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako arauen ildo bidetik.

Informazio gehiago / Más información: www.kutxasocial.net/obra-social-kutxa/kutxa.nsf/Actividades-obra-social/cross-san-hilario?OpenDocument&Idioma=EU

Event Details
  • Hasiera data
    2012-02-12 10:45
  • Kategoria
  • Helbidea
    DONOSTIA, GIPUZKOA
Artxibo
Event Search