Web
Analytics
XXXI. IRUÑA HIRIKO MARATOI ERDIA - MEDIO MARATON CIUDAD DE PAMPLONA - Lasterketak.eus XXXI. IRUÑA HIRIKO MARATOI ERDIA - MEDIO MARATON CIUDAD DE PAMPLONA - Lasterketak.eus

XXXI. IRUÑA HIRIKO MARATOI ERDIA – MEDIO MARATON CIUDAD DE PAMPLONA

 

IBILBIDEA / RECORRIDO

 

Antolatzailea

BESTE IRUÑA A.T.
Apdo. correos 223.
31080 – Pamplona/Iruña (Nafarroa/Navarra)
Tel.: 948383697
[email protected]

 
 
Data: 2012/05/13
Ordua: 09:30
Distantzia: 21.097km
Izen-ematea: Hasiera: 2012/03/28 (09:00)
Amaiera: 2012/05/10 (22:00)
Probako kupoa: 1200 Parte-hartzaileak
Txipa behar du: Bai
Adin-muga: Bai (1920/01/01(e)tik eta 1996/05/13(e)ra artean jaiotakoak)
Dutxarik baden: Bai
Dutxen helbidea: Larrabide Kirolgunea (Helmuga ondoan)
Arropa jasotzeko zerbitzua: Bai
Arropa jasotzeko helbidea: Larrabide Kirolgunea (Helmuga ondoan aldagelen leihatiletan)
Web orria: www.besteiruna.es
 

Izen-emate motak

  • 16 € INSCRIPCIÓN CON CHIP AMARILLO
  • 18 € INSCRIPCIÓN CON CHIP DE ALQUILER
  • 33 € INSCRIPCIÓN Y COMPRAR CHIP AMARILLO

Informazio gehigarria

XXXI. IRUÑEA HIRIKO MARATOI ERDIAREN ARAUAK

Beste Iruña Atletismo Taldeak Iruñea Hiriko Maratoi Erdia antolatzen du.

Data: 2012ko maiatzak 13
Irteera: Goizeko 9.30etan Galizia etorbidetik
Helmuga: Larrabide Kirolgunea

16 urtetik gorako kirolarientzako parte hartze librea. Antolatzaileek gomendatzen dute parte hartu baino lehen azterketa mediku egokia egitea. 
Antolatzaileek ardura zibileko asegurua kontratatuta daukate. 
Proba honetan parte hartzeagatik sortu daitezken kalte fisiko edota moralak antolatzaileek ez dituzte beregain hartzen; ezta arduragabekeriaz edo legea ez gordetzeagatik sortutakoak. Partehartzaileak txipa eraman behar du zapatillan eta dorsala aurrean doleztu gabe ongi ikusi behar baita ibilbidean zehar dauden kontrolei laguntzeko asmoz. Jan-edanak hartzeko tokiak egonen dira ibilbidean zehar. 2 ordu eta 15 minutu baino lehen bukatu behar da proba. Dutxa eta aldagelak egonen dira Larrabide kirolgunean. Gurutze gorriko postuak egonen dira ibilbidean zehar baita medikuak eta masajeak Larrabide kirolgunean SURYA Nafarroako Masaje Eskolari esker. Proba honetan parte hartzeak suposatzen du arau hauek onartzea. Arautegi honetan agertzen ez diren kontuak IAAF RFEA eta FNAren aurautegia aplikatuko da. 

IBILBIDEA:
1. Buelta: Galizia Etorbidea Bergamín Agoitz Monjardín Eguesibar bailara Baxenafar et. Ilargi-erdia Arrieta Amaya Estafeta Mercaderes Udal Plaza  Kale Nagusia  Takonera parkea Juan XXIII plaza Erregina aldapa San Roque Iratxe Monastegia Donibaneko baguada Arcadio M. Larraona Europa plaza Santxo Azkarra et. Erletokieta Abejeras Sancho Azkarra et. Eskiroz Gaztelu-buelta Pío XII et. Armada et. Bakea plaza Yangüas eta Miranda Galizia et.
2. Buelta: berdin eta sarrera  Galizia etorbidetik  Fuerte del Príncipe kaletik Larrabide kirolgunera helmuga dagoen tokira.
Murilloko ALTOBARRIO Txarangak ibilbidea alaituko du hainbat puntutan. E-mail: [email protected]

IZEN EMATEA (SOILIK INTERNETEN BIDEZ):
Epea: martxoaren 28etik maiatzaren 10ra arte www.besteiruna.es webgunearen bidez edo www.kirolprobak.com-en. Izena emateko formularioa bete beharko da eta handik segurtasun-ordainketa egin ahalko da. Izen ematea automatikoki itxiko da maiatzaren 10ean gaueko 10etan.                                                                                                                                                             Kuota: 18 euro alokairuzko txip zuriarekin edo 16 euro txip horia daukaten kirolarientzat. Gehienez 1.200 pertsonak hartu ahalko dute parte. 

TXIP ETA DORSALAK JASOTZEKO:
Dorsalak eta txip zuria maiatzaren 12an larunbata jasoko dira 16:30etatik 20.30etara Larrabide kirolgunean (Galizia etorbidetik sartu) eta soilik Iruñetik kanpokoak direnentzat maiatzaren 13an goizeko 8etatik 9etara Larrabide kirolgunean bertan.

SAILKAPENAK:
Denbora-kontrola Kirolprobak enpresaren bitartez eginen da txip elektronikoaren bidez. Txip zuria (eta ez horia) itzuli behar da lasterketa bukatu ondoren. Itzultzen ez den txip zuri bakoitzagatik 6 euro ordaindu beharko da. 

SARIAK:
GIZONEZKOEN KATEGORIA NAGUSIA:
1 Sailkatua Txapela eta trofeoa
2 Sailkatua Trofeoa
3 Sailkatua Trofeoa
EMAKUMEAK
1 Sailkatua Txapela eta trofeoa
2 Sailkatua Trofeoa
3 Sailkatua Trofeoa

BETERANOAK KATEGORIA (35 urte edo gehiago lasterketaren egunean):
GIZONAK
1 Sailkatua Txapela eta trofeoa
2 Sailkatua Trofeoa
3 Sailkatua Trofeoa
EMAKUMEAK
1 Sailkatua Txapela eta trofeoa
2 Sailkatua Trofeoa
3 Sailkatua Trofeoa

OPARIAK:

Izen emateko boletina Corte Ingléseko 5. soilaruan (Kirolen solairuan) aurkeztu daiteke apirilaren 23tik maiatzaren 10a bitartean eta horrela kamiseta teknikoa opari jasoko dute. Handik pasa ezin direnentzat dorsala eta txiparekin batera emanen zaie. Korrikalariarentzako poltsa bat guztiontzat. Kirol materialaren zozketa LA MILLA podologiko estudioa (Amaia Kalea 31) bazkariak edo afariak Iruñeko hainbat jatetxetan… eta abar.

Informazio gehiago / Más información: www.besteiruna.es

 

Event Details
  • Hasiera data
    2012-05-13 09:30
  • Kategoria
  • Helbidea
    IRUÑA, NAFARROA
Event Tags
Artxibo
Event Search