OINARRIZKO INFORMAZIOA
Hauek dira 32garren Donostia-San Sebastián Nazioarteko Maratoirako oinarrizko datu batzuk.
– Data: 2009ko Azaroak 29
– Irteera lekua eta ordutegia: Madrid hiribidea 09:00.
– Helmuga lekua eta denbora: Helmuga Anoeta estadioan izango da. Lasterketak gehienez 4 ordu eta 30 minutuko iraupena izango du.
– Aparkalekua: Illumbe
– Dortsalak jasotzeko: dortsala, txipa, eta lasterkariaren poltsa 2009ko azaroaren 27an (17:00-21:00) eta 28an (10:00-14:00 eta 16:00-20:00) Anoetako Estadioan ospatuko den Lasterkariaren Azokan jaso ahal izango dira eta toki berean baita lasterketa egunean ere 07:30etatik 08:30etara. Horretarako ezinbestekoa da nortasun agiriren bat aurkeztea (N.A.N., gidabaimena, pasaportea) eta izen-ematearen ordainketaren frogagiria. Txip-a izen emate prezioaren barne dago. Norberak berea ekartzekotan kodea lasterketarako dortsala jasotzerakoan emango duzue.
– ERBIAK: Hurrengo marketarako erbiak jarriko ditu antolakuntzak.
2ordu 30min
2ordu 45min
3ordu 00min
3ordu 15min
3ordu 30min
Informazio gehiago / Más informacion:
www.maratondonostia.com
ARGAZKIAK / FOTOS
ANOETA 1
ANOETA 2