

Antolatzailea
GURE TXOKOA ELKARTEA
EZTEGARA PASEALEKUA 17 .
31780 – Bera/Vera de Bidasoa (Nafarroa/Navarra)
Tel.: 948630314
[email protected]
| Data: | 2013/10/26 |
|---|---|
| Ordua: | 17:00 |
| Distantzia: | 4.900 km |
| Izen-ematea: |
Hasiera: 2013/09/11 (00:00) Amaiera: 2013/10/24 (00:00) |
| Txipa behar du: | Bai |
| Adin-muga: | Ez |
| Dutxarik baden: | Bai |
| Dutxen helbidea: | Toki Ona Kiroldegia Bera |
| Arropa jasotzeko zerbitzua: | Bai |
| Arropa jasotzeko helbidea: | Iamotenea Bera |
Izen-emate motak
- 3 € INSKRIPZIOA TXIPAREKIN / GURE TXOKOAKO BAZKIDEAK
- 5 € TXIPARIK GABEKO INSKRIPZIOA / INSKRIPZIOA GURE TXOKOAKO EZ BAZKIDEA
IZENEMATEAK – INSCRIPCIONES
http://www.kirolprobak.com/competicion_ficha.php?id=898
Informazio gehigarria
XXXIII. LIZUNIAGAKO IGOERA
Datorren Urriak 26an, arratsaldeko 5etan, Lizuniagako igoeraren 33. edizioa ospatuko da.
Gure Txokoa Elkarteak 1980. urtean antolatu zuen lehen aldiz proba hau ta orduz geroztik 1984. urtea izandu da ospatu gabe gelditutako urte bakarra.
Eztegara pilotalekutik abiatuta, probak Bera ta Sara herriak elkartzen dituen karretera jarraitzen du Lizuniagako gainaraino, 4,9km-ko ibilbidea osatuz.
Urteetan zehar laisterkari kopuruan aldaketa haundiak izan dira baina azken urteotan 100 laisterkari inguruk parte hartu dute, hoietariko %20 emakumeak izanik.
25 urtez Peio Garinen esku egondu zen probaren errekorra, 1982an egindako 16´13´´ ko denborarekin.
Inork ez zuen ibilbidea denbora guttiagon egitea lortu 2008. urtean Huarten bizi zen Abdelfeltah Louajari marokoarrak 16´01´´ tan egin zuen arte.
Emakumezkoetan Maika Ariztegi ittundarraren eskutan dago errekorra, 1995ean egindako 20´18´´ rekin, Mari Martirena baino segundo bat guttiago (1988 urtean).
Gizonezkoen artean, Jesus Mº Calvo lesakarra da garaipen kopuru haundienaren jabea, 4 aldiz irabazi du (1986,1988,1993,1995), 3 alditan garaile izandu den Antonio Bru beratarrak (1994,1996,1998) jarraiturik.
Emakumezkoetan Maika Ariztegi da menperatzailea, 14 alditan irabazi bait du.
Parte hartze kopuruari dagokionez, aipatzekoa da Batista Teiletxea beratarrak proba burututako urte guzietan hartu duela parte, Ricardo Toro irundarrak 29 alditan, Maika Ariztegik 20 alditan eta Patxi Pikabeak 19tan.
ARGAZKIAK / FOTOS 2013
https://plus.google.com/photos/105299919998920381086/albums/5939153297200426545














