Web
Analytics
XXXIX. ZESTOAKO HERRI KROSA - 2017 - Lasterketak.eus XXXIX. ZESTOAKO HERRI KROSA - 2017 - Lasterketak.eus

XXXIX. ZESTOAKO HERRI KROSA – 2017

20140316_ZestoakoXXXVI_herri_krosa.jpg

XXXIX. ZESTOAKO HERRI KROSA

ZESTOAKO 39. HERRI KROSA Zestoako Atletismo Taldea eta Zestoako Udalaren artean antolatzen da. 2017ko martxoaren 19an izango da. Haurrentzako probak goizeko 10:15etik aurrera eta helduen probak 11:30ean.

KATEGORIAK eta DISTANTZIAK / CATEGORIAS y DISTANCIAS:

GAZTETXOEN LASTERKETAK  

10:15 benjamin neskak (2007-2008) / B bira / 600 m.  benjamin mutilak (2007-2008) / B bira / 600 m.

10:30 alebin neskak (2005-2006) / B2 / 1.350 m.  alebin mutilak (2005-2006) / B2 / 1.350 m.

10:45 infantil neskak (2003-2004) / A1-B2 / 1.800 m.  infantil mutilak (2003-2004) / B3 / 2.250 m  

ZESTOAKO 39. HERRI KROSA  IRTEERA

11:30ean   Bi lasterketen artean aukeratu daiteke:  

1 Birakoa, 2.770m. 2002 urtekoak eta aurrekoak.  

3 Birakoa, 8.630m. 2001 urtekoak eta aurrekoak.

IBILBIDEA – RECORRIDO:

Lasterketak herri barruko ibilbidean zehar egingo dira. Gehiena asfaltoan. Irteera eta helmuga herriko udaletxearen inguruan egongo dira. Dutxak berriz, gizonenak kiroldegian eta emakumeenak herriko eskolan.  

IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:

– Aurrez izena ematea 5€ izango da eta lasterketa egunean, 30 minutu lehenago arte 10€. Aurrez izena ematen duenak lasterketa eguna baino lehenago egin beharko du diru sarrera eta izena emateko zerrendan ordainduta agertzen dela egiaztatu beharko du. Bestela lasterketa egunean, dortsala jasotzerakoan, diru ordainketaren frogagiria erakutsi beharko du. Hala ez bada, 10€ ordaindu beharko ditu.  

Benjamin, alebin, infantil eta kadeteek ez dute ordaindu beharko eta izena lasterketa egunean eman ahal izango dute.  

– Izen ematea Internet bidez egingo da (www.herrikrosa.eus) martxoaren 17a arte. Lasterketa egunean ere egin daiteke 30 minutu lehenagora arte. Lasterkari guztiek dortsala lasterketa egunean jasoko dute Zestoako Udaletxe azpian.  Informazioa: 943 147 942 (Zestoako Kiroldegia)  

– Lasterketa amaitu ondoren, lasterkari guztientzat oparia eta hamaiketakoa izango dira herriko plazan.  

– Benjamin, alebin eta infantil kategorietan lehenengo hirurei sariak emango zaizkie (lehenengo herrikoari ere bai). Helduentzat bi lasterketa izango dira. Lasterketa bakoitzean lehenengo bostek eta lehenengo herrikoak saria izango dute, emakumeek nahiz gizonezkoek. Haurren sari banaketa 12:30ean hasiko da.  

– Sailkapenak www.herrikrosa.eus orrian argitaratuko dira.  

– Lasterketak erantzukizun zibileko asegurua eta kirol asegurua ditu.  

– Gurutze Gorriaren zerbitzua du.  

– Lasterketa itxierako denbora toperik ez dago.

ZESTOAKO HERRI KROSA 2015

Event Details
  • Hasiera data
    2017-03-19 09:47
  • Helbidea
    ZESTOA, GIPUZKOA
Event Tags
Artxibo
Event Search